Toki merkataritza zentzuduna eta gizarte justiziaren aldekoa

29.05.09
Gizartea

Herriko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (ACHEk) kanpaina berri bati heldu dio, ‘Zentzuzko kontsumoa’ lelopean. Hitz joko horrez baliatuz helarazi nahi duen mezua ondorengoa da: ‘kontsumo arduratsu baten bidez jasaten ari garen krisialdiari aurre egin izango diogula, gure buru nahiz enpresei lagunduz”. Elkartea bertoko enpresen produktu eta ondasunak erosi eta kontsumitzearen alde agertu da, bertakoak gure gizartearekin konprometiturik baitaude. Asteburu horretan Ermuan erosketak egiten dituzten pertsonei baleak banatuko dizkiete, horien artean “Ayuda en Acción” Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKEak) bidezko merkataritzako produktuak erabiliz prestaturiko otarra zozketatzeko. Zozketa datorren asteko larunbatean egingo da, aipaturiko jardunaldiei amaiera emango dien kulturen arteko jaialdiaren barne. Horrez gain, Rio Samba Show izeneko taldearen arratsaldeko emanaldia ere prestatu dute.

Merkatari eta Ostalarien elkarteak herriko bizitza sustatzen eta animatzen duten taldeekin bat egiten saiatzen da. Krisialdi egoera honetan eta IX. Inmigrazio Jardunaldiak gauzatuko diren aste honetan, herriko “Elkartasun eta Nazioarteko Kontseiluarekin” eta honek abiaraziko sentsibilizazio kanpainarekin bat egin du, krisialdi honek etorkinengan duen eragina murritzeko eta horiek erruduntzat ez hartzeko asmoz.

Elkarteak bidali duen oharrean esaten duenez, krisialdiaren zergatietako bat ondorengoa da: beste herrialdeetan eta langileen gutxieneko eskubideak errespetatu eta soldata justurik gabe ekoizten diren produktuak kontsumitzen ditugula. Horregatik hain zuzen, beren herrialdeak utzi eta alde egiteko prest dauden herritarrak daude eta hemengo enpresak beren langileak kentzen eta produkzioak kanporatzen ari dira, hemen ekoizteak merkatuan lehiatzea eragozten dielako.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean