Mikel Cabieces: 'E Planak enpleguari laguntzen ari zaio, gaur ezagutu ditugun datuen arabera'

02.06.09
Erakundea

Enplegua eta Ekonomia Bizkortzeko Espainiako E Planak emaitzak ematen hasi eta enplegua mantendu edo sortzen laguntzen ari dela esan du gaur Ermuan Euskal Autonomi Erkidegoan Gobernuaren Ordezkar Mikel Cabiecesek. Gaurkoan enpleguari buruz ezagutu ditugun datuek adierazpen hori berretsi egiten dute, “hamalau hilabete jarraian enplegua suntsitu izanaren joerari amaiera eman baitzaio langabezi tasa murriztuz”. Mikel Cabieces eta Ermuko alkate Carlos Totorikak gaur goizean Toki-inbertsioko Estatu Fondoari atxikiz udalak gauzatzen ari dituen obrak bisitatu dituzte. Agintariek, San Pelaioko parkean izan dira bertan haurrentzako eta hirugarren adinekoen errehabilitaziorako parke berriak jartzeko lanak bisitatzen.

Administrazio Publikoaren Ministerioak E Planarekin lortu nahi zuen helburua Cabiecesek aditzera eman duenez “enplegua sortzea edo horri eustea zen eta gaurko datuak azpimarratzen dutenaren arabera bere emaitzak ematen hasi da”. Ordezkariak erantsi duenez aipatu plana 8.000 milioiz hornitu zen eta diru-kopuru horren %70 jada udalei banatu zaie, 662 proiektuen beharrei aurre egiteko. Ordezkariak E Planaren deialdia oso positibotzat jo du, “tramitazio osoa baliabide elektronikoz, azkar eta definizio handiz egin izan delako”.

Herriko alkate Carlos Totorika ere pozik agertu da E Planarekin eta horren emaitzekin. Toki-ordezkariaren esanetan ekimen honek ”ermuarron bizi-kalitatea igotzen ari da, udalak somatu eta zehaztutako beharrei diruz lagunduz erantzun bat ematen ari baitzaie”. Planaren tramitazioa eta exekuzioa “modu arin eta azkarrean egiten ari dela gehitu du, San Pelaion haurrentzako parke honek erakusten digunez”.

Udalerriek onartutako proiektu bakoitzaren %70 jada jaso dugu eta obra amaitu eta horretarako erabili izana ziurtatuz gero gainerako %30 jasoko

Administrazio Publikoko Ministerioak hamaika proiektu onartu dizkio Ermuari, horien kostua guztira 2.878.000 eurotik gorakoa izanik. Proiektuen artean, gizarteari eta beren kostuari erreparatuz gero, aipatzekoak dira ondorengoak: Santa Ana, Okin-zuri eta Goienkale auzoak berrurbanizatzeko lanak, -ia 700.000 euro-; Ongarai Eskola eta Anaitasuna ikastetxeen barrualdea urbanizatzekoak, -ia 408.000 €- eta udalerrian haurrentzako jolasak eta hirugarren adinekoentzat errehabilitazio-parkeak jartzekoak, 300.000 euroko aurrekontuarekin.

Nolanahi ere, gainerako proiektuak ere garrantzitsuak izango dira, nahiz eta horien exekuziorako behar den dirua urriagoa bada ere. Bigarren hauen artean, aipatu behar dugu Goienkaleren 13 etxebizitzatik 21era arteko tartea baterako espazioa luzatzeko proiektua –Irudi dendara artean- merkataritza gunea erakargarriago egiteko xedez kale horretan eta Karabixan egin berri direnei amaiera emanez.

Proiektu horietatik bederatzi hasita daude eta exekutatzen ari dira. Gainerakoak, udal kiroldegiko igerilekuarenak esaterako, udan hasiko da, instalazioa garbitu eta puntuan jartzeko ixten den denboran.

Lotutako albisteak

Imagen
15.07.25
Udalbatzak gaur ezohiko Osoko Bilkura izango du

Gai-zerrendak hamalau puntu ditu; horien artean, kredituak gehitzeagatik aurrekontua aldatzea, Lobiano erabiltzeko erregelamendua, 2025eko Lanpostu Zerrenda aldatzea edo erakundeko euskara normalizatzeko plan estrategikoa onartzea
Imagen
10.07.25
Azaleko minbizia prebenitzeko modurik onena, eguzkitik babestea da

Minbiziaren Aurkako Elkarteak eta herriko boluntarioak informazioa eta gomendioak emango dituzte gaur Betiondon
Imagen
09.07.25
‘ZainSare’ programaren hiru udalerri pilotuetako bat izango da Ermua

Eusko Jaurlaritzarekin hitzarmena sinatu du gaur, Arrasate eta Amurriorekin batera