Ermua Hiria izeneko XV. literatur lehiaketaren saridunak erabakita

02.06.09
Udal Liburutegia

Ermua Hiria XIV. Literatura saria aurtengoan Kataluniara joan da, Carles de la Ràpita herrira. Epaimahaiak Ramon Gonzalez Reverter saritu du, “El maestro” lanarengatik, narratiba eta gaztelaniazko atalean. Gasteizera joan da ataleko akzesita, Carmen Fernández Pérezek idatzitako “Hay que, tienes que…” lanarengatik, hain zuzen ere.

Euskarazko narratiba Itziar Aramendi Goikoetxea dosnostiarrari eman zaio, “Tratua” idazlanagatik. Akzesita berriz, Jon Etxabe Garitazelaia nafartarrari (Etxarri-Aranaz) eman zaio, “Biziraupen aferak” lanagatik. Narratiba ataleko saridun bakoitzak 400 euro eskudirutan jasoko du.

Poesiaren atalari dagokionez, gaztelaniazko lehen saria a Luis de Blas Fernández madrildarrari (Alcala de Henares) egokitu zaio, “Desde mi triste lejanía” olerkiagatik. Euskarazko irabazlea, Jon Etxabe Garitazelaia izan da, “Gandiagari adio” konposizioarekin. Poesia generoan eta gaztelania atalean akzesita eskuratu du, Kordobako Manuel Luque Tapiak “Nunca sestea la memoria” izeneko lanari esker.

Euskarazko olerkietan akzesita Jon Joseba Aizpurua Antia zumaiarrari egokitu zaio, “Zure oroitzapenak itsasoari so” titulukoarekin. Poesiako irabazle bakoitzak besteak bezalaxe 400 euro eskuratuko ditu. Akzesitarekin saritutakoek, aldiz, idazketa sortzailearen inguruko oroigarria hartuko dute.

Herriko atala izenekoan, herriko ikasleen partaidetzarako sortutako atalean, ez da saririk eman eta hutsik laga da. Atal hau herriko udal liburutegia egungo egoitzan hamar urte bete izanagatik antolatu da. Nolanahi ere, parte hartu eta idatzi duten guztiek liburutegiaren oparitxoa jasoko dute.

Aurtengo edizioko datuei erreparaturik, esan behar, lehiaketara aurkeztutako lan kopurua iazkoaren pareko mantendu dela. Horietatik, 56 narratiba atalean -23 gizon eta 11 emakume- eta beste 45 -28 gizon eta 11 emakume- olerki edo poemetan. Euskarazko narratiba modalitatean 14 lan -4 emakume 3 gizon- aurkeztu izan dira, eta poesigintzan sei -4 gizon eta emakume 1-. Aipatzekoa da parte hartzeko modu eta bideetan parte hartzaileen %68ak e-posta bidez bidali dituela lanak eta gainerako %22 posta arruntaz baliatu izan dela.

Saritutako lan guztiak web gune honetan ikus eta irakur daitezke, udal liburutegiaren loturan.

Gaztelaniazko lanen epaimahaiak ondokoek osatu dute: Mª Luisa Pérez, David Santamarta, Ruth Diez eta Pedro Sánchez, udal liburutegiko bazkideak, eta Angela Rabadán, Jose Miguel Fernández, Isabel González eta Sara Gago, udal liburutegiko lankideak.

Euskarazko epaimahaikide izan dira Kaltxango AEK euskaltegiko Mari Feli Mantzisidor, udal euskaltegiko irakasle Gotzone Txurruka, udal euskara zerbitzuko teknikari Fernando Aranberri, eta udal liburuzain eta arduradun Sara Gago.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
22.04.25
‘Liburuaren Munduko Eguna’ ospatzeko zozketa egingo udal Liburutegiak

Egun horretan liburutegiko zerbitzuak erabiltzen dituztenen artean liburuak zozketatuko ditu
Imagen
14.04.25
Aste Santuko ordutegi bereziak Udal instalazioetan

Zerbitzu gehienak itxita egongo dira datozen jai-egunak tarteko