Eskolako Agenda 21 jarduerari amaiera emanzaio energia eta klima aldaketa jorratzeko plenoarekin
Gaur Ingurumenaren Nazioarteko Eguna da. Horregatik Udalbatzak eta herriko ikastetxeek ezohiko Osoko Bilkura monografikoa egin zuten atzokoan, energiaren eta aldaketa klimatikoaren gaiak hizpide hartuz. Bilera handi horrek amaiera eman dio aurtengo ikasturteko Agenda Eskola 21 jarduerari. Ekimena laugarren urtez jarraian errepikatu da. Horren bidez, herriko ikasleek aukera izan dute herrian egiten dugun energia kontsumoari buruzko azterketako ondorioak eta hobetzeko proposamen eta iradokizunak zuzenean eta beren hitzekin agintari eta ordezkariei aurkezteko. Ikasleriak ikastetxeko nahiz pertsonal eremuko beren konpromisoak adierazi zituzten, sumatutako arazoentzat eta baliabide naturalak iraunarazteko eta energia eraginkortasunez eta arduraz kontsumitzeko proposamenen zerrenda zabala luzatuz.
Gazteek ingurumenarekiko sentiberatasuna pil-pilean dutela eta planeta zaintzen ahalegintzeko konpromiso irmoa dutela agertu zuten. Luzatutako proposamen ugarien artean ondorengoak azpimarratuko genituzke: etengailuak dituzten hartune anitzekoak gailuak erabiltzeko ekipo multimedia eta informatikoetan, horiek osorik itzaliz ‘stand by’ edo prest egoeran utzi gabe erabiltzen ez dituztenean. Ikasle gazteak energi iturri Garbi eta berriztagarriak erabiltzearen aldeko agertu ziren, herriko farolei horrelako mailuan eransteko eskatuz. Halaber, kontsumo baxuko bonbillak ohikoen ordez erabiltzea eta, Gabonetako apaingarrietan argirik ez erabiltzea ere proposatuz. Paper eta kontsumigarriak ere tentu handiz eta behar denean ezik ez erabiltzeko eskatu zuten. Horiek lortzeko neurrien artean, udaletik zabaltzen ditugun orriak murriztu edo marrazki gutxiago erabiltzea, birziklatutako papera erabiltzea eta orriaren alde bietatik idaztea planteatuz.
Ordezkari politikoek arreta handiz entzun eta jarraitu zituzten gazteen hitz eta proposamenak. Saioa oso dinamikoa eta entretenigarria izan zen, talde baten eta bestearen artean galderak eta erantzunak tartekatuz. Horrez gain, baliabide multimedia eta ikus-entzunezkoak ere erabili ziren, “Loreen irla” izeneko eta Brasilen errodaturiko laburmetraia ikusi genuelarik. Herriko alkate, Carlos Totorikak hitz eman zuen proposamen guztiak aztertuko zituela eta horietako zenbait praktikara jarriko zirela. Hori horrela, iragarri zuen udalak erosi beharreko hurrengo automobila .brigada, udaltzaingo edo dagokionarentzat, garbia eta ingurumena aintzat hartzen duen horietakoa izango dela, “elektrikoa edo mistoa, edo pedalduna’ izan zitekeela akaso erantziz.
Saioa amaitu aurretik Mahatma Gandhiren hitz batzuk gogora ekarri zituen institutuko taldeak, bertaratutako guztion hausnarketarako airean utziz. Aipatu esaldiak honela dio: apaltasunez bizi beharra dugula, guztiok bizi ahal izateko”. Alderdi politiko guztietako bozemaileek zorionak eman zizkieten ikasleei egindako lan eta ahaleginagatik, etorkizunean ere horrela jarraitzeko eskatuz. Fernando Lecumberrik adierazi zuenez, saioan ingurumenaz gehiago ikasi ahal izan zuen eta ikasle nahiz irakasleei tinko aurrera segitzeko eskatu zien. Maider Totorikak ere zorionak eman zizkien Agenda Eskola 21eko lan-batzordeetan jardun dutenei, jarritako adoreaz eta emaitza azpimarratuz. Azkenik, Rosa Caballerok gazteon lana eta konpromisoa goraipatu zituen, balore ugari dituen gazteriak hazten eta ekarpena egiten jarraitzeko. Bukatu aurretik, Mario Bendettiren poema bat irakurri zuen.
Ikasleek eskariak jasotzen zituen idazlan-opari bana eman zioten zinegotziei saio amaitu aurretik. Alorreko arduradun Mª Asun Ardantzak beste horrenbeste egin zuen, bakoitzari komuneko tangan jarri eta ura aurrezteko gailu bana oparituz. Atzokoan, oinarri gisa erabilitako agiria eskaintzen dugu hemen, informazio gehiagoko atalari eginiko lasterbidearen bitartez.
Lotutako albisteak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da

Ermuak bat egingo 2025 Planetaren Orduarekin eta bihar argiak itzaliko ditu 20:30etatik 21:30etara

Apirilaren 2tik aurrera txartel marroi berri bat beharko dugu Ermuan hondakin organikoak bota ahal izateko