Kulturen arteko jaialdiak amaiera emango dio ‘Ermua aterpe’ jardunaldiei

05.06.09
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

2009ko Immigrazio Jardunaldiei, ‘Ermua aterpe’ izenekoei, amaiera emango zaie asteburu honetan. Aurtengoan jardunaldiotan krisialdiak immigranteen kolektiboengan izan ditzakeen eragin eta ondorio txarrak mintzagai hartu ditu, orain ere, pairatzen duten injustizia soziala areagotu dezakeenaren beldurrez. Bihar egitarauan bildutako ekintzetatik garrantzitsuenetariko bat gauzatuko da, Orbe Kardinalaren plazan goizeko 11etatik aurrera hasiera emango zaion kultura ezberdinen arteko jaiarekin. Une horretatik aurrera jarduera ugari eta aukera oso zabala eskaintzen eta egun guztia hartzen duen egitarauari hasiera emango zaio. Egitarauan aurreikusitako jarduerak ondorengoak dira.

Egitaraua

  • 11:00etan: Kultura anitzetako azoka irekitzea. Haurrentzako jolasak
  • 12:30etan: Kontzertua “Bouhia" talde Bereberrarekin.
  • 14:30etan: Kultura ezberdinetako kideen arteko BAZKARI HERRIKOIA
  • 17:00etan: Futbol partida: Estrella del Rifeko taldea Latinos izekoaren kontra.
  • 17:00etan: Perkutsio tailerra Musthapa Agharbanen musikariarekin.
  • 18:00etan: “Río Samba Show” talde brasildarraren emanaldia plazan. Jarraian ACHE elkartearen babesaz Zubiaurre kaletik kalejira egingo da.
  • 18:30etan: Hegoamerikako dantzak “Lacasiun” taldearekin.
  • 19:30etan: ‘Habana Son’ talde kubatarrarekin kontzertua.

Eta gainera: Hennaz eginiko tatuajeak, txirikorda afrikarrak, azkazalen margotze Kolonbiako erara, idatz arabieraz zure izena, herriko ikastetxeetako ikasleek eginiko horma-irudia eta marrazkien erakusketa., eta abar…

Antolatzaileak herriko Gobernuz Kanpoko hainbat Erakunde dira, hain zuzen ere ondorengoak: Egoarbitza Misio Taldea; Komite Internazionalistak; Caritas; Huancavelicaren Lagunak; Ayuda en Acción; eta Saharar herriarekiko Elkartasun Plataforma, Urko-Punta, Maishule eta Maloka taldeak. Halaber, herriko ikastetxeen, Mudo-Drogoten eta Aintxitxiketan taldearen laguntza jaso dute. Egitarauak udalaren diru-laguntza jaso du.

Lotutako albisteak

Imagen
Salek Baba Saharako Osasun ministroaren bisita
11.04.25
Ermuak saharar herriarekin duen konpromisoa berretsi du Salek Baba SEADeko Osasun ministroaren bisitarekin

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu
Imagen
02.04.25
Debabarrenaren eskuzabaltasunagatik esker ona agertu du ‘Zaporeak’ GKEak

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan
Imagen
La imagen muestra una parte del cartel
24.03.25
Zaporeak elkartearen VII. erronkari hasiera emango zaio gaur

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan