Erregioen arteko InnTegra proiektua irudikatuko duen logotipoa aukeratzeko lehiaketa deitu da

10.06.09
Ekonomi Sustapena

Inntegra proiektua hiru herrialdetako hainbat erakunde ezberdinen elkarlanaren emaitza da, eta Europar Batasunaren Interreg IV B Sudoe Programaren finantza-bermea dauka. Herrialde ezberdinetako entitate parte hartzaileek lehiaketa bateratua deitu dute proiektu honen esparruan berorren ezaugarri izango den logotipo grafikoa aukeratzeko, proiektuaren eta bere xede eta ekintzen adierazgarri izango dena. Lehiaketak 2000 euro banatuko ditu saritan, 500 toki-proposamen onenarentzat eta beste 1.500 euro bateragarri hiru herrialdeetako proposamen onenarentzat. Lehiaketa gaurtik bertatik zabalik dago eta proposamenak ekainaren 30era bitartean, hori barne aurkez daitezke. Lehiaketaren zehetasun guztiak Oinarrietan jasotzen dira.

Egungo gizartearen testuinguruan udalerri txiki edo ertainak zailtasun franko dituzte garapen sozioekonomiko positiboari eta herritarrentzako bizi-kalitate mailari eusteko. Enpresa askok lehiakortasuna galtzen ari dira, immigrazioa, ingurumena, eta abar… garrantzia bereziko gaiak izanik are eragin handiagoa dute udalerri txikiengan, horiek arazooi aurre egin behar dizkiotelako beren baliabide propioekin, hau da, baliabide oso urriekin.

‘InnTegra’: erregioen arteko ekimena kide izanik eta egoera berdintsuan daudenen artean indarrak batzea helburu duena, amankomuneko arazoei irtenbideei emateko

Horiek horrela, izugarrizko garrantzia du sormen eta berrikuntzan oinarrituriko estrategiak aplikatzeak. Baliabideen urritasuna dela inoiz baino beharrezkoagoak dira ideia berriak, baliabide horiek eraginkortasunez erabiliko dituztenak, goragoko helburuak bete ahal izateko. Aldi berean, etengabe berritu beharra dugu gure bizi-kalitateari eutsi eta erronka berriei aurre egin nahi badiogu. Erronka horiek guztiontzat berdinak direnez, erantzun berdin eta bateratua ematea arrazoizkoa dirudi, berritzeko sentiberatasuna eta beharra duten gizarte eta ekonomia eragileekin adostutako estrategiak plantatuz.

InnTegra proiektuak udalerri txiki eta ertainen bideragarritasun sozial eta ekonomikoa bermatu nahi du, erakunde publiko eta pribatuen elkar lankidetzarako bideak ezarriz, udalerrien garapen endogenoa eta enpresa lehiakortasuna erratzeko eta gehien trebatutako pertsonek alde egitea ekiditeko. Azken hauek hirigune handiagoetan egokituko diren lehiakortasun poloetara bideratuz. Proiektu honek etengabeko lankidetza eta antolatu eta sistematizatua ezartzeko abiapuntua suposatzen du, gizarte eta ekonomi alorretako eragile direnekin etengabe lankidetzan jardunez enpresa garapen endogenoa sustatzeko eta toki-lehiakortasuna indartzeko.

Proiektuaren helburuetako bat berrikuntza eta sormenaren ideia gizarteratzea eta parte-hartzea direnez gero, sustatzaileek logotipoa aukeratzeko nazioarteko lehiaketa zabaltzea erabaki dute. Logotipo hori Europan gauzatuko diren ekitaldi guztietan erabiliko da. Azkenik, gogoratu behar, lehiaketa pertsona ororentzat zabalik dagoela. Parte hartzailea ez da diseinuko profesionala izan behar, bakarrik ideia eta ezaugarriak jasotzen duen irudi grafiko kreatiboa proposatzea. Animatu zaitez et aparte hartu!

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren