Zine-klubak -Los líos de Gray- proiektatuz zikloa berria hasiko du

11.06.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak ekaineko emanaldiei hasiera emango die gaur. Hilabete honetan filmak zine homosexual eta lesbianoari dedikatuko zaizkio. Gaur “Los líos de Gray” titulaturikoa proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma koprodukzio amerikarra da, 2006. urtean aurkeztu zena eta Sue Kramerrek zuzendu zuena, 96 minutu irauten ditu. Zinta komedia erromantikoaren generokoa da eta homosexualiateaz hitz egiten du. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Grayk (Heather Graham) eta neba Samek (Tom Cavanagh) oso loturik daude: elkarrekin bizi dira New York hiri erdiko loft batean. Gauza berdinak gustatzen zaizkie: dantzan egitea, filma klasikoak ikustea, eta Zentral Parketik korrika egitea. Hain dira antzerakoak beraien gustuak, neska berberaz maitemintzen direla. Charlie (Bridget Moynahan) zoragarria da: liraina, argia… edozein gizon maitemintzeko gai den horietakoa. Hori horrela izanik, zergatik ez zaio hori gertatzen Grayri? Ustekabean Gray korapilo batean sarturik aurkituko du bere burua: benetan nor den eta bizitzan zer nahi duen argitu beharko du.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.