Zeru zabaleko pintura lehiaketak igandean XVI. edizioa beteko du

12.06.09
Gizartea

Ermuko zeru zabaleko XVI. pintura lehiaketa igandean egingo da. Mugartea elkarteak edizio berria deitu eta hori arautuko duen oinarriak kaleratu ditu. Aurten sarietan 1870 euro eskudirutan banatuko dira. Haurrentzat zortzi sari berezi banatzea iragarrita daude. Lehiaketan edozeinek har dezake parte. Pintatzeko erabili daitekeen teknika librea da, baina gaia Ermuko hiriguneko elementuren batean oinarriturik egon behar du. Izen emateak igandean bertan egin ahal izango dira liburutegian, goizeko 9etatik 11etara bitartean. Bertan artistek pintatzeko erabiliko dituzten euskarriak zigilatu egingo dira, herrian eta goiz horretan bertan egindako lanak direla frogatzeko. Arratsaldeko ordu bietan lehiaketa amaitutzat emango da eta lanak liburutegian bertan entregatu beharko dira. Artearekin zerikusia duen kideekin lehiaketarako espresuki bilduko den epaimahaiak bere erabakia ezagutaraziko du egun horretan bertan eta sariak entregatu ere bai.

Helduentzat lehen sailkatuari 600 euro emango zaizkio eta 350 euro bigarrenari. Kategoria honetako pintoreentzat 150 euroko lau akzesit emango direla iragarrita dago. Azkenik, ermuarra izan eta epaimahaiaren aipamena jasotzen duen bi lehen egileak ere 200 eta 120 euroko saria, hurrenez hurren, eskuratuko dute. Sariak jasotzen dituzten koadroak Mugartearen esku geratuko dira. Gainerako guztiak epaimahaiaren erabakia jakinarazi eta ordu bete jaso ahal izango dira.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.