‘Elektrojaia09’: musika elektronikoko jaialdia

12.06.09
Gizartea

Ermuan musika elektronikoko jaialdia izango da bihar. Ekimenari ''Elektrojaia09'' izena jarri zaio. Aurtengoa estreinakoa da, baina jarraipena izan dezake gainerako urteetan. Egun osoan zehar musika aukera zabal entzuteko parada izango dugu, hori bai guztia elektronikoaren barnekoa: Javierski, Fey eta A. Martinez Djen minimal eta tech house motatakoa. Zuzeneko perkusioak ere tartea izango du, Txamprasen eskutik. House eta techno house motakoaren beste adierazlea ''Panu'' ezaguna izango da. Emankizunak egunez eta gauez egingo dira. Gauean argi ikuskizuna, ikus-entzunezko eta performance a uztartuko dituen bat egingo da. Javierski, Fey eta A. Martinezek gauez ere arituko dira, bertaratutakoen gorputza dantzan jartzeko. Jaialdia Valdepina Parkean egingo da eta bertan hainbat txosna mahi ere jarriko dira. Horien artean, hiru ermuar eta Mallabitar batez osaturiko laukote gaztearen ekimenari diruz laguntzeko asmoz jarriko dena. Laukoteak ‘Mongol Rallya’ deritzan lasterketan parte hartuko du. Rallya lankidetza eta garapeneko proiektuak aurrera ateratzeko xedea du eta talde parte hartzaileak korritzeko jartzen duen dirua proiektuok aurrera ateratzeko erabiltzen da.

Gazteen taldeak 13000 kilometro egingo ditu hemendik Mongoliako lurralderaino. Bidaia espresuki prestatutako bi kotxeetan egingo dute eta kotxea bertan lagatzeko aukera dago, bertako behartsuek erabili ditzaten. Laukotea Josu Azpiri, Miguel Moyano, Unai Bergaretxe eta Erik del Rio osatzen dute. Esan bezala, horiek lasterketa burutzeko beharko duten sosak asko direla eta dirua biltzen laguntzeko lagunek jaialdi hau antolatu dute udalarekin batera. Rallyra eramango dituzten automobil biak ikusgai egingo dira Valdespina parkean, arratsaldeko 5etatik goizaldeko ordu bietara bitartean.

Laukoteak egingo duen ibilbidean hamahiru herrialdeetatik igarotzea aurreikusi dute. Rallyko araudiaren arabera kotxeak merkeak izan behar direla xedatzen da, 1200 zentimetro kubiko azpitikoak eta muga zeharkatu ondoren lurralde hartan erabiltzeko modukoak. Kotxeak lagatzea derrigorrezkoa ez bada ere, gure herritik abiatuko diren bi bikoteak horrela egitea eta kotxea donatzea erabaki dute. Zorte on!

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean