Pintxorik onena aukeratzeko internet bidezko herri bozka hasita dago

18.06.09
Gizartea

‘2009ko Pintxo’ lehiaketaren barne, proposamenik onena internet bidez aukeratzeko herri bozka zabalik dago, zeina aurtengo Gastronomi Jardunaldien barne txertatzen den. Herriko ostalarien arteko zazpigarren pintxo lehiaketa bart arratsaldetik zabalik dago. Aurtengoan ere nahi duten herritarrek pintxorik onena aukeratzeko bozka elektronikoa erabili ahal izango dute, udal web-gune honetaz baliatuz. Nolanahi ere, ohiko bidea eta papera erabili nahi dutenek ere aukera izango dute, larunbateko azokan Orbe plazan ontzi bat jarriko baita. Herri bozka honetan parte hartzen duten pertsonen artean ardo lotea zozketatuko du Lobiano Gastronomi Elkarteak. Aurtengoan hogeita bat tabernek parte hartuko dute pintxo lehiaketan. Establezimenduek lehiaketara aurkeztu dituzten proposamenen argazkiak parte hartze fitxan ikus daitezke.

Pintxoak eskaintzen atzo arratsaldean hasi ziren ostalariek eta herritarrek horiek dastatzeko aukera izango dute datorren igandera bitartean. Taberna edo kafetegi bakoitzak ezarrita duen ordutegitik aurrera hasiko da pintxoak saltzen, 1,10 eurotan bakoitzeko. Epaimahaia gaur arratsaldean pasako da tabernatatik, bere erabakia eman ahal izateko. Epaimahai hori Pantxo Bedialauneta -Ondarroako Cantabria tabernakoa eta eta "Urrezko Arzak saria" delako munduko pintxo txapelketaren irabazlea. Aurtengo lehiaketa honetan bi sari izango dira, bata epaimahaiak emango duena eta bestea, herritarrek esleituko dutena. Epaimahaiak aukeratzen duen pintxo onenaren egileari 200 euroko saria eta diploma emango zaio eta, herri bozka bidez, herritarrek aukeratutakoari berriz, diploma bat. Herritarrek bozkatzeko internet erabili ahal izango dute biharko gauerdira bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean