San Joan sua piztuko gaur herriko plazan
Tradizioari eutsiz, San Joan sua piztuko da gaur Orbe Kardinalaren plazan, gaueko 10etatik aurrera. Sua eta sugarraren inguruan bildutakoek, dantzan eta kantuan ere egiterik izango dute ‘korru dantzak’ eta ‘Pispillu’ abesbatzaren emanaldia ere iragarrita baitaude. Ekitaldia horren barne koplak kantatuko dira eta, irrintzien lehiaketa herrikoia ere egingo da. Aurtengoan eta azken urteetan egindako legez suzko zezen bat ere aterako da korrika egitera, ekitaldiari ikusgarritasun puntua emateko eta jai giroa, posible bada, are gehiago alaitzeko. Antolatzaileek iragarri dutenez zezentxoak edo bigantxak imitatzeko eskorga txikiotxopak erabiliko dira, ume eta gazteen atzetik ibiltzeko. Jarduera gazte talde batek eta ‘Euskal Birusa’ taldeak elkarlanean antolatu dute. Udal honek ekitaldia diruz laguntzen du.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.