Probalekuko obra jasotzean baldintza gisa idatziz jasotako akatsak egiten dihardu Exbasa enpresak
Zer gertatzen da Probalekun? ¿Obrak berriro ere?, udaberrirako ez zituzten ba amaitutzat eman? Horiek galderak hainbat herritarrek egin dizkiote beren buruei azken egunetan. Eta osagai logikoa dutela aitortu behar dugu. Arrazoizko azalpen arduratsua bestekoa. Makina batek probaleku eremu gisa atondutako zatian makina batek zuloa ireki zuela ikusi izan genuen aurreko astean. Eta bati baino gehiagori arraroa egin zaio. Normala da. Nolanahi ere, gauza guztiek bezala horrek azalpen bat du, azalpen erraza gainera. Izan ere, obra jasotzean ontzat eman ez ziren lanak egiten hasi da Exbasa enpresa eta horiek egiteko langileak ekarri ditu. Esan bezala, obra amaitutzat eman eta jasotzeko unean, gure udalak hainbat akats adierazi eta horiek zuzentzeko baldintza exijitu zuen idatziz. Eta ez da ezohiko gauza bat, teknikariek duten ikuskatzailetza lana behar bezala betetzea, lanak aurreikusi eta onarturiko proiektu eta kostuan egin daitezen, guztion interesarentzat ona baita eta errekurtsoak ere guztionak direlako.
Aipatu idatzian teknikariek edateko ur sare orokorraren hodi eta balbula bat lur-azpian utzi zela jasotzen zuten. Balbula horrek hiri guneko ur-hornidura sektorretan banatzen du eta oso garrantzitsua da babesturik, libre eta kutxatila batez babestuz, matxura edo behar bat izaten bada horretara heldu eta erabili izateko. Agirian ere, Probalekuko kalexkaren ondoan dauden garajeetan hezetasuna izan dute, bertara ura sartzen baita. Arazo horri ere datorren egunetan aurre egingo zaio konpontzeko xedez. Horiek horrela, taxien geltokiaren ondoan ere, hainbat erremate egin gabe utzi ziren, hori ei ere helduko zaielarik.
Lan horiek guztiak enpresaren kontura egingo dira eta gure udalari ez zaio sosik ere kostako
Azkenik, hobekuntzen atalean, inauguratu zenetik orain arteko erabilera aztertu ondoren, Zubiaurre kalearen sarreran pibote ezkutagarri bi jarriko dira ibilgailuetako zenbait gidarik Zubiaurre, Erdikokale eta Probalekuk bat egiten duten tarte hori errespetatzen ez dutelako, bertan aparkatuz. Horrela egiteak, kale horietarako sartu eta irteera konprometitu ezik mugatu ere egiten da, adibidez larrialdi kasuetan behar bada. Pibote berri horiekin, pasabidea bermaturik geratuko da larrialdi edo antzerako beste behar berezietarako.
Kale horiek goitik behera aldatu dute beren itxura azken hilabeteotan gauzatutako lanei esker. Lanok miloi eurotik gorako (1.013.215 €)kostua izan dute eta Eusko Jaurlaritzako Merkataritza biziberritzeko planaren laguntzari esker finantzatu dira. Lan horiek kaleak eraldatzea ekarri dute, kaleok erabilera misto batera egokitzeko. Proiektu horri esker, hiriguneko merkataritza eremua abegitsu eta erosoago jarri da, herriko denda gehienek erdialdean baitaude. Lanak EXBASA enpresak egin ditu, Donostiako Mitxelena arkitektoen estudioak prestatutako proiektuari jarraiki.
Lotutako albisteak

Bi egunez bisitan etorri dira herria berroneratzeko eta hazkunde demografikoari buruzko esperientzia ezagutzera

Aurreikusitako bost hilabeteko epean amaituko dira eraikuntza lanak

Eraginkortasun energetikoa hobetzeko eta eraikinaren kontsumoa optimizatzeko urrats bat gehiago da