Zine-klubak amaiera emango ekaineko zikloari –Mi nombre es Harvey Milk- filma proiektatuz

25.06.09
Gizartea

Mudo-Drogot Zinematografo elkarteak ekaineko emanaldiekin aurrera jarraituko du gaur. Hilabete honetan filmak zine homosexual eta lesbianoari dedikatzen ari zaizkio. Gaur “Mi nombre es Harvey Milk” titulaturikoa proiektatuko da. Emanaldia, Lobiano Kultur gunean, gaueko bederatzi eta erdietatik aurrera egingo da. Filma koprodukzio amerikarra da, 2008. urtean aurkeztu zena eta Gus Van Santek zuzendu zuena, eta 128 minutu irauten ditu. Zinta dramaren generokoa da, pertsona baten biografia, politika eta homosexualitatea uztartzen dituena. Filmak bi oskar lortu zituen, bata filmeko aktore onenarentzat (Sean Pean) eta bestea gidoi orijinalarengatik. Emanaldia librea da eta ez da sarrerarik kobratzen.

Sinopsia

Harvey Milken biografia da, bere homosexualitatea zabalik aitortu zuen eta Estatu Batuetan kargu publiko baterako 1977an aukeratu zuten lehen politikaria. Urte bete beranduago erail egin zuten. Istorioaren protagonistak berrogei urte ditu eta onartu nahiz e zeta ihes egitetik kantsaturik dago. Wall Streeten exekutibo gisa lan egiten du badu ere, lanpostu hori utzi eta bere homosexualitatea lau haizeetara aitortzen du. San Frantzisko Castro auzora bizitzera joanez, Scott Smith betiko lagun minarekin. Homosexualek Harveyrekin eta bere borrokarekin erabat identifikatzen dira, harekin bat eta indarrez sentituz. Hori horrela, kargu publiko baterako hautatuko dute, herrialdean bere burua agerian jarri duen lehen politikari homosexuala bihurtuz.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.