Urban Gazte Jaialdiaren hirugarren edizioa
''Hip Hop'' kulturako eta ''Urban Gazte Jaialdia'' ekimenaren hirugarren edizioa ospatuko da bihar Ermuan, Euskadiko garrantzitsuenetakoa. Ekimenak udal honek babesa eta Foru Aldundiaren laguntza du. Jaialdi horrekin hiri kultura horrek barne hartzen dituen jarduera guztiak ezagutarazi nahi dira eta, batez ere, horiek ezagutarazi gazteen artean. Horretarako, erakustaldi eta mintegiaz baliatuko dira antolatzaileek. Aurtengoan ekitaldiak arratsalde eta gauez gauzatuko dira eta Betiondoko pistan eta baita Orbe Kardinalaren plazan egingo dira.
Horretarako, erakustaldi eta mintegiaz baliatuko dira antolatzaileek. Kultura horren barne dauden kirol jardueretako zale diren gazte talde esanguratsua bilduko da jaialdira, lineako irristailu eta patineteekin ibiliko direnak. Hori guztia musikaz jantziko da, musika askoz. Musika jaialdiko jarduera garrantzitsuenetakoa izango da.
Hip-hop, break eta reagge
Jarduerei arratsaldean emango zaie hasiera. Arratsaldeko 5etatik 8etara bitartean Betiondoko skate parkean patinatzaileen erakustaldiak eta lehiaketak egingo dira. Zuzeneko musika emanaldiak gauean egingo. Gaueko hamaiketan izango lehena eta TCap Leviatan taldearen txanda izango da. Hauek hip-hop musika egiten dute, letra zorrotz eta kritikoak kantatuz, zeintzuek ''Palabras'' izeneko diskoan jasotzen diren.
Gauerdian Sam Crew izeneko taldearen dantzak eta soinuak ikus eta entzun ahal izango ditugu. . Irungo talde hau Imanol eta Joxemari Peso nebek, Angel eta David Alcaraz nebek, Amaia Bernalek eta Yerandi Maciasek osatzen dute. Seikoteak emango du seguruenik, ikuskizuna eta zer entzuna.
Ordu erdi beranduago, hip-hop eta reagge estiloak uztatzen dituen Visto para sentencia (VPS) taldearen lana ikusi ahal izango da, plazan eskainiko duen emanaldian. Egunari eta jaialdiari amaiera emango dio, Samu Crewk, goizaldeko ordu bat eta erdietatik aurrera.
Kartela pdf formatuan eskaintzen dugu, informazio gehiagoko ataleko lasterbidearen bitartez.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu