Enpresei zuzendutako ‘Coompetitividad’ proiektuari amaiera emango zaio bihar

29.06.09
Ekonomi Sustapena

Udal Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak enpresei zuzendutako eta ‘CooMPETITIVIDAD’ izeneko proiektuari amaiera emango dio. Amaiera ekitaldia Lobiano Kultur Gunean egingo da goizeko hamarretatik eguerdira bitartean. Ekitaldia herriko alkate Carlos Totorikak irekiko du. Honek Ermuak berrikuntzaren alde egin duen apustuari buruz hitz egingo digu ordu laurdenean. Segidan, Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza saileko zuzendari Rosalia Herrerak Bultzatu programa aukeratu izanaren zergatia emango digu. Ondoren, Business Innovation enpresako, Carlos Fernandezek ‘CooMPETITIVIDAD’ izeneko proiektuaren ebaluazioa emango digu. Hamaiketatik hamaika eta erdietara, Zeuxa Solutions enpresako Josu Ansola zuzendariak proiektuen emaitzak laburbilduko ditu. Azkenik, hamaika eta erdietatik hamabiak laurden gutxiagora aurtengo urteko programari amaiera emango zaio.

Programaren eta horren helburuei buruzko datuak

CooMPETITIVIDAD izeneko eta enpresei zuzendutako proiektu horri amaiera emango zaio zazpi hilabeteren ondoren. Ekimenak enpresa-ehunarekiko harremanak areagotu, berrikuntzarako gaitasunak aztertu eta baliabideak optimizatzen laguntzeko xedea izan du. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiaren ‘Bultzatu’ egitarauaren bidez finantzatu da. Egitasmoak jarraipena eman nahi izan dio 2007ko Bultzatu deialdiaren bidez gauzatutako ‘Innoforo’ proiektua arrakastatsu eta probetxagarriari. Oraingoan, aurrera pauso bat eman eta haratago joan nahi izan da, sentiberatasunetik ekintzarako jauzia eginez.

Ekimen honen xede ngusiaa Ermuko enpresen artean elkarlanaren eredua errotzea izan da, epe ertainean balioa sortuko duten proiektu komunetan parte hartuz eta konfiantza sortzeko prozesu batez. Hori horrela, proiektu honekin ondoren zehazten ditugun hiru helburu zehatz lortu nahi izan da:

  • Elkarren arteko konfiantzan oinarrituriko enpresa harremanak sustatzea.
  • Parte hartzen duten enpresen oinarrizko gaitasunak eta horiek berrikuntzarako dituzten ahalmenak aztertzea.
  • Kooperazio edo elkar lankidetzan oinarrituriko planen bidez enpresa baliabideen optimizazio sustatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik