Azaleko minbizia prebenitzeko 2009 kanpaina Ermura

29.06.09
Gizartea

Minbiziaren kontrako Elkarteak udaro azaleko minbizia prebenitzeko kanpaina abian jartzen du. Kanpaina horren barneko ekimena bihar Ermuan izango da bederatzi garren urtez jarraian, herrian elkartearen kide diren pertsona eta boluntarioei esker. Antolatzaileek stand bat jarriko du herriko plazan arratsaldeko bostetatik zortzietara bitartean. Bertan nahi duten pertsonek zein azal mota duten jakin ahal izango dute eta baita azalean edozelako kalte edo gaixotasun ez izateko –horien artean minbizia bera- zeintzuk diren jokabide komenigarrienak.

Oraingo honetan eguzkiaren ondorio eskasak ezagutzearen alde eragin nahi da, horietaz jabetu gaitezen eta ezer ez gertatzeko neurriak har ditzagun. Eguzkiak aldeko eragin asko ditu gizakion osasunean, baldin eta bere neurrian hartzen bada. Aldiz, babestu ez ezik eta gehiegi hartuz gero, azala erre dezakegu!

Horren guztiaren berri emateko AECC elkarteko probintzi batzordeak herri, hondartza eta igerileku askotan dibulgazio materialak utziko dituzte, eguzkiaren ondorio txarrei buruzko informazioa izan dezagun eta horretaz jabetu eta babestu gaitezen.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.