CooMPETITIVIDAD' izeneko proiektuaren inguruan koordinaturiko enpresa-jarduerak sei proiektu merkaturatzea ekarriko du
Bizkaiko Foru Aldundiko ‘Bultzatu’ programaz finantzaturiko eta Promosa sozietateak eta gure Udalak sustaturiko ‘Coompetitividad’ak ziklo bati amaiera eman dio gaurkoan. Ez da itxiera bat izan, puntu eta jarraipena baizik, udaren ondoren ekimenarekin aurrera jarraitzeko asmoa baitago. Esperientziak utzitako emaitza positiboa da, beste behin eta bigarren urtez. Ekimenak zortzi proiektuko emaitza uzten digu eta horietatik sei aurrera segi eta master merkatuan ikusi ahal izango ditugu. Egindako ibilbideaz datuak eman izan dira gaur goizean Lobiano Kultur gunea eginiko ekitaldian, Bertan herriko alkate Carlos Totorika eta Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza alorreko zuzendari Rosalia Herrera izan dira. Horiekin batera datuak ematen jardun dute Busines Innovation enpresako zuzendari Carlos Fernandez eta Zeuxa solutions enpresako Josu Ansola. Proiektuaren xede nagusia herriko ekonomi ehuna bultzatzea zen eta horretarako inguruko enpresen artean lankidetza edo kooperazio eredua sustatu nahi izan da. Lankidetza horrekin partaideen artean konfiantza sortu nahi izan oinarritu proiektuetan elkarlanean jarduteko eta epe ertainean proiektuoi balio eransteko. Helburu horiek bete direla kontsideratzen da.
Proiektuan hamabi enpresek hartzen dute parte: industria eta informatika sektorekoak (TVA ZF Lëmforder, Industrias Algova, Herramientas Arley, IDS, Decomesa, Hervel, eta Microdeco) eta baita ere hezkuntza alorretakoak: Armagintza Eskola eta Eibarko Ingeniaritza Eskola, lanbide heziketako nahiz unibertsitatekoak, hurrenez hurren. Jarduera lerro nagusiak bi izan dira:
- Enpresa berrikuntzarako metodologia erraza erabiltzea, horretarako seinaleak hartzeko, handitzelo eta proiektu berrien garapenera bideratzeko”.
- Ermuko enpresen eta ikasketa zentroen artean lankidetza proiektuak definitzea, bakoitzaren gaitasunetan oinarrituz.
Proiektuaren erdibideko helburuak ondorengoak izan dira:
- Konfiantzan oinarrituriko eta enpresen arteko harremanak sustatzea.
- Enpresa parte hartzaileen gaitasun nagusiak eta berrikuntzarako dituzten ahalmenak analizatzea.
- Kooperazioaren bidez lankidetzan oinarritutako enpresa baliabideen optimizazioa.
Emaitza modura “CooMPETITIVIDAD” proiektuak identifikatu dituen 8 proiektu berri utzi digu. Proiektuok ondorengoak dira:
- Mekanizatuko alorrari konponbide osoa eta konplexua emateko Enpresa “birtuala”.
- Hainbaten artean merkataritza cunea sortzea merkatu berrietan jarduteko.
- Enpresa “birtuala” kudeatzeko ERP sistema antolatzea.
- Energia berriztagarrien sektorerako piezak esploratzea, balio handia erantsiko dutenak.
- Abrasio sektorean erabiliko den ekipamendu osagarria garatzea.
- Etengabeko prestakuntza espezializaturiko erabateko zentroa (sektore estrategikoetan jarduteko).
- Muntai berezietarako tresnak eta ingeniaritza ekoiztea.
- Erroturiko enpresentzako kanpo-banaketa kanalak eratzea (Ekinez ikasiz).
Proiektu guztietatik gutxienez sei laister merkatuan izatea aurreikusi da.
Lotutako albisteak

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren