Foru Aldundiak Ermuan eraiki duen edadetuentzako egoitza eta eguneko zentroa inauguratuko ditu bihar
Bizkaiko Foru Aldundiak eta Ermuko Udalak Ermuan eginiko edadetuentzako egoitza eta eguneko zentroa inauguratuko dute bihar. Bizkaiko Foru Diputatu Nagusia den Jose Luis Bilbao eta Gizarte ekintzako diputatu Juan Maria Aburto, azken hone taldeko hainbat zuzendarirekin batera Ermura etorriko dira azpiegitura berri horiek eta bertan eskaintzen diren zerbitzuak ofizialki inauguratzera. Herriko alkate Carlos Totorikak, Gizarte Ekintzako zinegotzi Jose Luis Aeraujok eta alorreko zuzendari Merche Gonzalezek harrera egingo diete egoitzan bertan eguerdiko hamabiak eta hogeita bost minututan. Segidan agintariek ordu erdian instalazio berriak ikusiko dituzte. Ondoren, agintariek udaletxera bilduko dira hitz egiteko.
Aipatu zerbitzu bi horien kudeaketa ''Bideak'' Foru Sozietate Publikoari dagokio. Honek eraikina altxatzeko lanak ‘Vitalitas’ enpresari esleitu dizkio eta, baita ere, zerbitzuaz arduratzeko horren lehenengo hogeita hemeretzi urteetan. Eraikina Ermuko Udalak Bizkaiko Foru Aldundiari utzitako lurretan altxatu da. Egoitzak izango dituen lekuen %30 erabiltzaile pribatuentzat dedikatuko dira eta beste %70 Foru Aldundiarekin hitzarturik egongo dira. Ermuko egoitza horretan lekua izango dute bizkaitar guztiek.
Edadetuentzako egoitzak eta eguneko zentroak 165 erabiltzaileentzako lekua izango dute. Toki horietatik 130 erresidentziarenak izango dira eta gainerako 30ak eguneko zentroarenak, hurrenez hurren. Nagusientzako egoitzak 89 logela izango ditu, 43 banakakoak eta 46 bikoitzak. Azpiegitura horrek 7 milioi euroko kostua izan du, sei eraikitzeko eta bestea barrutik janzteko erabiliko direlarik. Abeletxeko zelaiaren magalean altxatzen ari den eraikinak 4000 metro karratutik gora ditu.
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Maiatzaren 15etik 25era egingo da euskararen erabilera aktibatzeko gizarte mugimendua