Uda eta oporrei hasierak, postal lehiaketaren edizio berria dakarkigu

02.07.09
Euskara

Ekaina amaitu eta uztailari hasiera eman diogu. Horiek eta baita hurrengo abuztu eta irailekoak ere oporrak hartzekoak izan ohi dira pertsona askorentzat. Hori horrela, Euskal Birusa elkarteak urtero antolatzen duen udako postal lehiaketa hasita dago. Lehiaketak iazkoaren egitura mantendu egiten du, aurrekoa oso arrakastatsua izan baitzen. Aurtengo lehen saria ere, Kanariar irletara joateko bi lagunentzako bidaia izango da. Hain zuzen ere irabazleak Tenerifeko irlan aste bete pasatzeko txartela eskuratuko du. Sari hori 2010eko udaberria baino lehen erabili beharko da, hiru izarr dituen hotelean eta pertsio erdian egonik. Hori da, zortea. Ia, oporrak errepikatzea bestekoa. Bigarren eta hirugarren sailkatzen direnek ez dira ba atzean geratuko, sari xumeagoa izanik ez baitira makalak. Bigarrenak, landetxe batean asteburu pasarako txartela jasoko du eta hirugarren sailkatuak, berriz, jardunaldi bateko egun pasa spa batean. Horrez gain, gogoratu behar 16 urtetik beherako hiru gaztek ere saria eskuratzeko aukera izanen dutela: 50, 40 eta 30 eurotako erosketa-txekeak banatuko baitzaizkie. Hori guztia gutxi balitz, lehiaketan parte hartzen duten guztien artean 2 pertsonek afaltzeko balea ere zozketatuko dela. Laburbilduz, animatu zer irabazi baitago eta.

Lehiaketaren helburu nagusia komunikazio formal eta idatzietan ere herritarrok euskara erabili dezagula eta gure hizkuntza sustatzea da. Hortaz, oporretara joan edo joango diren ermuarrek egondako herrietatik postala idatzi eta bidal dezatela eskatzen da. Horretan, lekuaren, bertako jendearen eta bizitakoaren inguruko mezu laburra edo deskripzioa eskatzen da. Eta noski, bertan, idatzi duen herritarraren telefono zenbakia, harekin harremanetan jarri ahal izateko. Epaimahaiak bi gauza nagusi baloratuko ditu, postalaren edertasuna eta, are garrantzitsuago, bertan esaten dena, eta hori nola idatzita dagoen (sintaxia, joskera, hiztegia, eta abar…). Postala bidaltzeko azken eguna datorren irailaren 30a da.

Postalak posta zerbitzuaren bidez igorri behar dira, bere seilua eta zigilu-markarekin. Bidalketa ondoko helbidera egin behar da: Euskal Birusa Kultur Elkartea, 247 Posta kutxatila, 48260 Ermua (Bizkaia). Sariak datorren urriaren 17ko zapatuan banatuko dira elkarteak Erdikokalen duen ‘Elexoste’ egoitzan.

  • Euskal Birusak deitutako postal lehiaketaren oinarriak dira hauek
  • Euskal Birusak antolatu eta deituriko postal lehiaketaren azala da honako hau

Lotutako albisteak

Imagen
23.06.25
Gaur San Juan sua, urteko gau laburrenean

Txindurri Dantza Taldeak eta Euskal Birusa Elkarteak antolatuta, udalaren laguntzarekin
Imagen
19.06.25
Appa hi! Ermuko Hitanoa ikasteko aplikazioa Android nahiz IOS sistemetarako

Udal Euskara zerbitzuak eta Badihardugu Elkartiak aurkeztu berri dute, Estibalitz Gonzalezen eta Fernando Aranberriren lanarekin hornituriko baliabidea
Imagen
22.05.25
Munduko hizkuntzei buruzko erakusketa ikusgai Lobianon

Euskaraldiaren baitan, 9etatik 21etara doan bisitatu daiteke igandera arte