2009 Santixauetako programa ofiziala inprentan dago

03.07.09
Kultura eta Gazteria

2009ko ‘Santixauen’ egitarau ofiziala inprentan eta argitaratzear dago. Programaren azken maketa aste honetan bertan ontzat eman da eta, jada, makinetan sartu dago. Tiradaren 8000 aleak herritarren buzoietan banatzen hasiko dira, argitaletxetik jaso bezain pronto. 7500 ale banatuko zaizkie hemendik gutxira herritarrei beren buzoietan utziz eta gainerakoak ondoko udaletara eta beste erakundeetara bidaliko dira. Egitaraua hiru formatutan atera da, ohiko esku tamainakoa (B5), poltsikoko tolesgarria eta, azkenik, aldizkari itxurako formatu handia (A4).

Egitaraua Ermuko udalak eta Leoneko ‘Mic’ argitaletxeak argitaratuko dute elkarlanean. Egitarauaren azalean manuela Garciaren kartela ageri da, aurtengo lehiaketaren irabazlearena. Argazkiak, ‘Drogotenitturri’ aldizkariko argazkilari eta kideenak dira. Egitarauan alkatearen agurra eta drogen prebentzioari buruzko Gizarte Ekintza zerbitzuko leloak jasotzen dira. Halaber, Ongarai auzoan botako diren suziriak segurtasunez ikusteko lekurik onenak zeintzuk diren adierazten dituen planoa ere erantsi da. Iazkoan bezalaxe, aurtengo programak herriko denda eta enpresen publizitatea dakar. Programa horren aurrerapen digitala, hemen duzue kontsultatzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena