Partaidetza handia eta sormen arrakastatsua
Inntegra proiektuaren bazkideak bultzatu duten lehiaketak partaidetza arrakastatsua izan du. 41 proposamen jaso dira Espainiako hainbat probintziatik, esate baterako Valladolid, Salamanca, Toledo eta Cadiz, baita Bizkaitik eta Gipuzkoatik. Gainera, proposamenen kalitatea oso ona izan da eta epaimahaiak lan zaila izango du logotipo irabazlea erabakitzeko.
Uztailaren 1ean herriko logoa aukeratzeko prozesua hasi zen. Logotipo irabazleak Portugalean eta Frantzian aukeratutako logoekin lehiatu beharko du eta azkenean bakarrik logotipo bat geratuko da eta hau proiekturaren irudia izango da proiektuaren bizitzan zehar. Herriko saria 500 euroko izango da eta nazioarteko logotipoak 1500 euro gehiago jasoko du. Logotipo hau erabilita izango da proiektuaren zabalkunde ekimen guztietan.
Inntegra proiektuak hiru herrialde ezberdinen entitateen lankidetzaren fruitua da eta Europar Batasunako Interreg IV B Sudoe programak babesten du.
Lotutako albisteak
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik








































