‘Promosa’ sozietateak lehiaketa deitu du hirugarren sektorerako Izarra eraikinean 2,9 milioitako lan berriak esleitzeko

06.07.09
Ekonomi Sustapena

Ermuko Sustapen Ekonomikorako ‘Promosa’ sozietate publikoak lehiaketa irekia deitu du hirugarren sektorerako eta enpresa hazitegirako Izarra eraikinaren eraikuntza lanetan aurrera egiteko asmoz. Lehiaketa horren bidez sozietateak aireztatutako fatxada egitea eta igeltserotza eta bestelako ofizioen lanak esleitu nahi ditu. Enkanteak aurreikusi duen aurrekontua 2.900.970,50 eurokoa da, BEZ barne. Nolanahi ere, lanaren zenbateko hori hobegarria izan daiteke, merkeago eskainiz. Espediente honen iragarkia Europako Komunitateen Egunkarian aurreko astean argitaratu izan da (2009ko ekainaren 30eko alean) eta laster Espainiako eta Euskadiko Buletinetan ere argitaratuko da.

Deialdiari atxiki eta parte hartzeko interesa izan dezaketen enpresek irailaren 4rainoko epea izanen dute beraien proposamena aurkezteko. Fatxada eta gainerako lanak egiteko egiteko hamar hilabeteko epea ezarri da, zuinketa-akta sinatu eta biharamunetik kontatzen hasita. Lehiaketaren inguruko informazio guztia; baldintza plegu administratibo eta teknikoak, planoak, eta abarrak, lotura bidez eskaintzen ditugu beheko informazio gehiago izeneko atalean.

  • Argazkian ikus daiteke nola hirugarren sektorerako Izarra eraikina hazten ari dela etengabe. Gero eta hurbilago dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
27.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldiaren programa prest

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
21.11.25
2025eko Gabonetako erakusleihoen lehiaketa

Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat
Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik