Euskal Birusaren postalak ikusgai jarrita daude udal liburutegian

06.07.09
Udal Liburutegia

‘Euskal Birusa’ herriko elkarte euskaltzaleak udal liburutegian jarri ditu iazko urtean udako postal lehiaketan jasotakoak, urtero uztaila eta abuztuan egiten duen legez. Txartel horiek udal liburutegiko txoko eta leku ezberdinetatik jarrita daude, hainbat erakustokitan hobeto ikusi eta irakurri ahal izateko. Erakusketara lehiaketan jasotako guztiak bildu dira, saritu nahiz ez saritutakoak, parte hartzaileen adin eta kategoriaren arabera. Erakusketak herritarren parte hartzerako sustatzeko pizgarri edo akuilu izan nahi du, oporretara edozein lekura joanik ere euskaraz idatzitako postala igortzea besterik ez da egin behar. Horrez, gain erakusketara aurtengo deialdi eta oinarrien berri ere ematen da, sari oso erakargarriak baitaude. Oinarriak euskara atalak eginiko loturaren bidez ikus eta/edo jaitsi daitezke, beheko aldeko informazio gehiako deritzan lasterbidearen bidez.

 

  • Argazkian neskatila bat ikus dezakegu liburutegiko erakusketara bildutako postalei begira

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte