Sallabente auzoa jaietan
Sallabente auzoak aurtengoan ere, eutsi egin dio. Krisialdiak eragina izan arren, auzoak ez du amore eman. Sallabente jaietan da eta astean jaietako hainbat jarduera gauzatuko ditu. Egitarauari hasiera eman zaio gazteriaren kultur astea ospatzen ari baita. Ekitaldiak martxan daude eta gaurko egunerako mahai-jokoak iragarri dituzte. Biharkoan, areto futboleko eta futbol 3 txapelketako finalak jokatuko dira. Horrez gain, bi erakusketa hasiko dira, lehenenak J.Ramon Beitiaren argazkiak bilduko ditu eta, bigarrenak, Mª Carmen Pirizen koadroak, hurrenez hurren. Autore horien lanak ikusgai egongo dira Miguel de Unamuno gizarte-zentroan.
Nolanahi ere, jarduerarik gehienak eta garrantzitsuenak gaur arratsaldetik igandera bitartean izango dira. Jai-batzordeak argitara eman duen egitarauan iragartzen denez jardueren kopuru eta intentsitateak gora egingo du ostiraletik aurrera. Arratsalde horretan bertan Erdi Aroko Merkatuaren VI. edizioa irekiko da, ostiraletik igandera artean mantenduko dena. Arratsaldeko seietan mahai-jokoen finalak jokatuko dira. Zazpi eta erdietan buruhandien kalejira egingo da. Gauean play-back saioa egingo da, adi guztietako parte partzaileentzat. Gauerdia pasatxoan Nereak batuka saioa eskainiko du eta goizaldeko ordu bata eta erdietan diskoteka mugikorraren txanda iritsiko da, dantzaldia egiteko.
Auzoko jai batzordeak egitarau dotore eta zabala argitaratu du, azala eta atzeko aldea koloretan eta barruko 32 orriak zuri eta beltzean. Programa eta jaiak antolatzeko herriko dendari, ostalari eta enpresari ugariren laguntza jaso dute, zeintzuen zerrenda bertan jasotzen den. Egitarauan jasotako jardueren eta horien orduen zehaztasunak kontsultatzeko, ikus eransten dugun programa.
Halaber, jai honen barne, Erdi Aroko merkatuaren VI. edizioa egingo da aurten. Edizio honetan, ‘La cabra loca’ izeneko taldea izango da protagonista eta nagusia, berak irekiko baititu egunero eta merkatuko postuak kalejira batekin. Gainera, erdi aroko musikaren emanaldiak ere, talde beak eskainiko ditu.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu