Bidai eta oporretarako materialak eskaini eta mailegatzen ditu udal liburutegiak

10.07.09
Udal Liburutegia

Hirietako planoak, errepideetako mapak, gidak, aldizkariak, hiztegiak eta bestelako material ugari eskaini eta maileguan uzten die udal liburutegiak bazkideei, aurtengo udako bidaietan eraman ditzaten. Halabeharrez, udan murgildurik eta oporrak prestatzen baikaude. Liburutegia egoeraren jakitun da, horrelako materialen eskari handia izaten baitu urtaro honetan. Hori horrela, liburutegiak horrelako guztiak bildu eta eskaintzen ditu guztiontzat.

Material asko apaletatik atera egin du, herritarroi eskaintzeko asmoz. Horien artean mundu osoko herrien gidak daude, hoteletako aldizkariak, kanpin eta ostatua hartzeko lekuak, errepideetako mapak, hirietako plano eta kale gidak, aldizkari espezializatuak, herrialde ezberdinei buruzko erreportajeak DVDan eta abar… Horiek guztiak maileguan hartu eta eraman ditzakegu, oporren bueltan itzultzeko aukera izanik. Hortaz, ez aukerarik galdu.

  • Argazkian udal liburutegiak bidaietarako eskaini eta erakusten duen materiala ikus daiteke

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte