‘Santixauak’ bihar hasiko dira
Santiago Apostoluaren omenez ospatzen ditugun herriko jai nagusiak eta arrazoi horrekin prestatutako programa ofizialari hasiera emango zaio bihar arratsaldean. Aurtengo jaiak hastear daude, nahiz eta egun eta jarduerarik garrantzitsuenak uztailaren 24tik 27ra bitartean gauzatuko diren. Nolanahi ere, giroa berotzen joateko, bihartik hasi eta patroiaren bezperara eta egun nagusira arte ekintza ugari izango dira bata bestearen atzean. Ohiturari jarraiki, programari herriko txaranga eta elkarteetako kideek emango diote hasiera, lagunen arteko lehiaketa eta jolasekin. Hori horrela, bihar arratsaldeko 7etan eta herriko plazan hasiera emango zaie soka-tirako saioei eta artaburu lasterketari. Gauean ere, izango da zerikusia, ‘Seiren’ pop-folk taldeak kontzertua eskainiko baitu, Valdespina Markesaren parkean hamarretatik aurrera.
Zalantzarik ez, Santixauetarako gero eta gutxiago falta da. Kalean, nabari da. Herritarrak festarako irrikan gaude. Guztion ahotan ez da besterik entzuten eta nabaria da txarangen entsegu eta prestaketa lanetan. Adierazgarrietako bat, Manu Alvarez musikari ermuarrak bidali digun Santixauetako herri abestiekin atondu duen nahasketa. Horretan ‘Polola’ eta ‘Loles’ abestiak elkartu ditu, modu bitxi eta alaian. Guk lana eta bidalketa hori, biziki eskertzen diogu eta lana web guna korporatibo honetan eseki eta eskaintzea erabaki dugu. Hortaz, audioko fitxategi hori konprimiturik eskaintzen dizuegu (.zip) , nahi duenak behera ekarri (jaitsi) eta entzuteko aukera izan dezan. Fitxategia Ermua izeneko atalean jarri dugu, eta horren barne herriko jaiak>Santiago jaiak. Entzun eta gozatu, ea zer deritzozuen…
Jarduera eta horiek ordutegi zehatza jakiteko, kontsultatu programa ofiziala.
Lotutako albisteak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan

Txapelketak izaera ludikoa izango du, ekainean jokatuko eta izen-emateak maiatzaren 20ra arte egin daitezke

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu