Urko mendira Ingo igoera neurtua, larunbatean jokatuko

16.07.09
Gizartea

Artarrai Mendi Taldeak Urko mendira Ingo igoera neurtua antolatu du datorren larunbaterako. Artarraiak ekimenari ‘Urko 69 minututan ezetz’ titulua jarri dio. Ekimena estrainekoz egingo da, eta ikusmin handia sortu, mendizaleen artean hauts ugari harrotuz. Antolatzaileen proposamena herriko plazatik Urko gaitera igotzea da 69 minutu kronometratu eta zehatzetzan. Ez bat gehiago, ez eta bat gutxiago ere. Partehartzaileek ezin izango dute erritmoa edo abiadura doitzen lagunduko dieten erloju edo denbora neurtzeko balio izan dezaketen bestelako instrumenturik eraman, ez eta inori galdetu. Lehenago ailegatzen direnak eliminaturik geratuko dira. Izen-emateak euro bat balioko du eta bildutako guztia irabazleari emango zaio sari gisa. Irabazlea 69 minututan gailurreratzen den pertsona izango da, edo denbora hori gaindituz gero, erreferentziatik hurbilen geratzen dena. A zer nolako erronka eta, noski, emozioa pil-pilean!

Proba hau Santixaue jai egitarauan jasotzen da eta talde antolatzailearen ustez bere xedea ‘Taldeak Ermuari beste ekarpen txiki bat egin nahi dio, umorez, goiz atsegin bat igarotzeko aukera eskainiz, jaietako atarian mendia eta festa giroa uztartzea izanik” bere blogean adierazten duenez. Guk horretara joan gara, xehetasun guztiak ezagutu eta lau haizeetera kontatzeko xedez. Bertan probaren oinarriak hartu ditugu, jarraian eskaintzen dizkizuegularik. Oinarriak ondorengoak dira:

  • Proba Patxi plazatik Urko gainera norberak aukeratzen duen ibilbidetik, oinez eta 69 minututan heltzean datza.
  • Parte hartzaileek ezin dute erlojurik , ez telefonorik eraman, ezta denbora neurtzeko beste inolako gailurik erabili (esaterako jendeari galdetu, argazki makinan begiratu... eta abar).
  • Inskripzioa euro batekoa da eta 10:00etan zabalduko da Patxi plazan.
  • Parte hartzaileek antolatzaileak irteera eman ostetik irtengo dira denak batera Patxi plazatik.
  • Urko puntara 69 minutan (edo erreferentzia horretatik gertuen) heltzen denak irabaziko du proba.
  • Denbora honetan baino arinago heltzen dena deskalifikaturik geldituko da.
  • Nahi beste geldialdi egin daitezke, baina Urko puntatik 20 metrora jarriko den krontoletik aurrera ezin izango da geldialdirik egin (derrigorrez pasatu beharreko puntua da hau parte hartzaile guztientzat).
  • Parte-hartzaileak puntara banan-banan sartuko dira.
  • Sari bakarra: izen-ematean jasotako txanpon guztiak.
  • Eztabaidarik edo zalantzarik egonez gero antolatzaileek esandakoa aintzat hartuko da, salbuespenik gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean