Merkataritzarako Berrikuntza Plana aurkeztu berri da
Ekonomi Sustapen, Enplegu eta Trebakuntza sailak eta herriko Merkatarien elkarteak –ACHE eta Merkatu plazakoek- Merkataritza Berritzeko 2009 Plana aurkeztu berri dute. Aurkezpen ekitaldi hori Lobiano Kultur Gunean egin zen orain egun batzuk eta horretan planak trebakuntzarako eskaintzen dituen ikastaro eta aukerak zehaztuz. Eskaintza horretan bertara joateko nahiz urrutitik –online- egiteko ikastaro edo mintegiak aurreikusten dira. Ikastarook irailetik aurrera egingo dira. Horiek doan izango dira eta bi orduko iraupena edukiko dute. Parte hartzaileei memoria gordetzeko gailua oparituko zaie, irailaren 23an denda edo negozioa Datuak Babesteko mintegia landuko baita, Datuak Babesteko Lege Organikoan aurreikusitakoari jarraiki. Ikastaroetan izena emateko epea hasita eta zabalik dago. Izen-ematea egin edo argibide gehiago eskatu nahi duen merkatariak bi aukera ditu. Lehena, udaleko 943 17 91 51 telefonora deitzea (Estherrekin hitz eginez) eta, bigarrena, Merkatarien elkarteko idazkaritzara deitzea, 943 17 41 47 telefono zenbakira eta Belenekin hitz egitea.
Planak eskaintzen dituen aukerak ondorengoak dira:
- Norbera bertaratu beharreko ikastaroak
- Mintegi estrategiko informatizatuak
- Informatikaren aukera zabal: zein ordenagailu erosi
- Zein programa aukeratu gure negozio edo jarduerarako
- Kudeaketa merkataritzan
- Saltokiko ukimen-terminalak: irtenbide erraza eta edozelako jarduerari egokigarri
- Segurtasuna informatikan
- Bulego higikorra
- ‘Ecommerce’ mintegi estrategikoak
- Denda online, aukera aplikagarria zure negoziorako
- Internet, publikoarekin elkar eragiteko aukera
- Web orria, dendako web orriak eduki behar dituen gutxieneko edukiak
- Internet enpresa proiektuak sortzeko baliabidea
- Segurtasuna merkataritza elektronikoan (LSSICE)
- Datuen babesa negozioan (LOPD)
- Mintegi estrategiko informatizatuak
- ‘Online’ bidezko trebakuntza
- Nominaren kudeaketa ordenagailuz: Nominaplus
- Merkataritzako kudeaketa informatikoa: FacturaPlus
- Ordenagailu bidezko kontabilitatea: ContaPlus
- Merkataritzako ETE berrien sorkuntza
- Kalkulu-orria merkataritzan
- Merkataritzako informatikaren hastapena
- Merkataritza telematikoa: Internet
- Datuen kudeaketa merkataritzan
- Informatika salmenta sustatzaile moduan
- Biltegien kudeaketa
- Marketina harremanetan
- Erakusleihoaren teknikak
- Salmenta teknikak txikizkarientzat
- Langileen kudeaketa, generoaren ikuspuntutik
Lotutako albisteak

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean