Euskara ikasleentzako diru-laguntza deialdi zabal eta dirutsuena ireki da
Ermuko Udalak euskara ikasten aritu direnentzako 2009ko beka deialdia zabaldu du. Euskara ikasten jardun duten pertsonek beren eskabideak jada aurkez ditzakete Abiapuntu izeneko bulegoan, Komentukua kalean. Eskabideak aurkeztu ahal izango dira datorren irailaren 30era arte, egun hori barne. Herritar guztiok jasaten ari garen krisialdia dela eta, Udalak oinarriak herritarrentzako beharretara egokitzea adostu du eta deialdi honi dagokion partida 10.000 eurotaraino igotzeaz gain, herritar gehiagorengana heltzeko asmoz hainbat aldaketa egin ditu oinarrietan.
Hala nola, diruz lagunduko diren ikastaro motaren abanikoa zabalagoa da eta hemendik aurrera 106. urratsetik 112. urratsera bitartean aritzen diren ikasleek ikastaro beragatik, bi aldiz, diru-laguntza jasotzeko aukera izango dute. Horretaz gain, lan gabe egon diren ikasleek, eta gutxienezko soldatara heltzen ez direnek matrikularen %75a jasotzeko aukera ere izango dute, diru-laguntza honekin eta HABEk ematen dituen diru-laguntzen bitartez ikastaroa doakoa izatera hel daitekeelarik. Informazio guztia Udal web orrian eskuragarri dago.
Lotutako albisteak
‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko