Menpekotasuna egoeran dauden pertsonek etxez-etxeko janari zerbitzua izango dute urritik aurrera

23.07.09
Gizartea

Menpekotasuna duten adineko pertsonentzako etxez-etxeko janari zerbitzua urritik aurrera eskainiko du udalak. Udal Gizartekintza zerbitzuak kanpaina bat hasiko du datozen egunetan eta ustez erabiltzaile izan daitezkeenei informazioa eta zehaztasunak zuzenean emango dizkie abuztuan zehar. Ekimenak pizten duen interesaren, eskariaren eta iraileko izen-emate kopuruaren arabera, zerbitzuaren diseinuari ekingo zaio ‘Urgatzi’ enpresarekin elkarlanean. Zerbitzu berri horren zehetasunak jakiteko hitzordua hartu behar da Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetan, horretarako 943179161 edo 943179162 telefonoetara dei daiteke. Datozen egunetan hiru orriko bat banatuko da herriko etxebizitzetan herritarrei zerbitzuaren berri emateko xedez.

Ekimena menpekotasuna duten eta bakarrik edo bikotekidearekin bizi diren adineko pertsonentzat izango da. Zerbitzuko erabiltzaileei eguneko dieta prestatzen lagunduko zaie, janaria eramanez etxera bertara. Zerbitzua erabili nahi dutenek hainbat baldintza bete behar dituzte: Ermuan erroldaturik egon, 65 urtetik gorako edo menpekotasuna izan, bakarrik edo edo egoera berdintsuan dagoen bikotekidearekin bizi, besteak beste. Halaber, Gizarte zerbitzuek beharra aztertu eta eskaria ontzat eman beharko dute eta etxebizitza bizitzeko baldintza egokietan beharko du egon.

Erabateko zerbitzu osoa

Zerbitzua jarriz lortu nahi den xede nagusiak, menpekotasun egoeran dauden pertsonei laguntzea eta horien autonomia indartzea dira, bakarrik baliatzeko duten gaitasunei eutsi diezaieten. Horrela eginez, adineko horiek beren etxeetan mantenduko baitira erosoago, erosketak eta janaria prestatzeko sukaldaritza lanak egin beharrik izan gabe. Zeregin horiek baitira adin batetik aurrera norbere autonomia mugatzen duten baldintza nagusiak. Zerbitzu honi esker, erabiltzaile bakoitzaren dieta kontrolatu ahal izango da eta elikatzeko dituen ohiturak jarraitu ahal izango dira, horiek osasuntsu eta orekatuak izan daitezen.

Udal honen asmoa erabateko zerbitzua ematea da, asteko zazpi egunetan zehar, jakiak etxera bero eramateaz gain, hozkailuan dagoen gainbegiratuko delarik, iraungitakoa eta bezperakoa jasoz. Udalak janari zerbitzua diruz lagunduko du hori bideragarria izan Darin, baina ez jakiak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.04.25
Ermuak NAN digitala eguneratzeko makina jartzea eskatu du Abiapuntun

Polizia Nazionalari eskaera egin dio, administrazio hurbil eta digitalki eskuragarriaren bidean aurrera egiteko
Imagen
30.04.25
Udal liburutegiak ordutegia luzatuko du ikasturte amaierako azterketak direla-eta

Maiatzaren 3tik ekainaren 12ra ordu gehiago irekiko ditu egunero eta baita asteburuetan ere
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu