Jaiak kanpaina ugariren erakusleiho

24.07.09
Kultura eta Gazteria

Herriko jai nagusiak erreferentzia gune eta erakusleiho paregabea dira. Jai eta aisialdi giroan gozatzea, egun osoa kalean pasatzea eta jendetza pilatzearen ezaugarriek aukera ematen dute sentsibilizazio eta hausnarketa kolektibora garamatzaten kanpaina ugari egiteko. Eta baita urteko gainontzeko jardueren finantzazio iturri izateko ere. Hori guztia, jai giro alaian eta lasaian. Eta aurtengo jaiak ere, makina bat kanpaina bideratzeko aprobetxatuko dira. Hori horrela, herriko elkarte eta hainbat udal sailek beren kanpaina bereziak jada abian dituzte.

Gure udalak eta jaien programa ofizialaren bidez hiru mezu zabaldu ditu; euskara sailarena, berdintasunerako udal Kontseiluarena eta Zerbitzu Sozial eta komunitarioena, hain zuzen ere. Lehenak euskaraz egiteren aldeko mezua da: ”emaidazu musu, egidazu euskaraz”; bigarrenak gizon eta emakumeen arteko errespetua aldarrikatzen du eta Tratu onen aldeko plataformaren mezua barreiatzen du, tratu txarrik eman ez dadin. Leloak honela dio: ‘Jaietan ere tratu onen alde’. Aldiz, hirugarrenak, drogamenpekotasunak hizpide ditu eta, batez ere, kokaina eta bere kontsumoaz hausnarketara deitzen du: guztia emango al diozu kokainari?

Kanpainetan hainbat elementu erabiltzen dira: zapiak, txapak, intsigniak eta pegatinak

Dena den, udalaren kanpainak kalean aurkituko ditugunen zati bat besterik ez dira. Esaterako, Txarangen Batzordeak zamako zapi gorriak prestatu ditu ‘Pololaren’ irudiarekin. Zapiok 1,5 eurotan saltzen dira hainbat taberna eta dendetan. Horien salmentagatik ateratzen den diru guztia ‘Caritas’ Gobernuz Kanpoko Erakundeari emango zaio.

Tratu onen aldeko plataformak, Emakumearen Kontseiluaren laguntzarekin, koloretako txapak prestatu ditu kalean eta doan banatzeko. Horietan jarritako leloa, “Jaietan ere, tartu onaren alde! da. Horien bidez, gauza bi aldarrikatzen dituzte: gizon eta emakumeek berdintasunez jaiak gozatu ditzagula eta, bestetik, inolako eraso sexistarik gabeko jaien aldeko deia. Arratsaldeko sei eta erdietan txapa banketa egingo dute.

Azkenik, urteroko legez, ‘Euskal Birusa’ talde euskaltzaleak ere intsignia eta pegatinak prestatu ditu, taberna eta lekua ugarietan eskura daitezkeenak euro batean. Azken horietan: Nik euskaraz! Mezua irakur daiteke. Gora Santixauak eta ondo pasa!

Lotutako albisteak

Imagen
Santixauak 2025 - Los Zigarros taldearen kontzertua | Santiagos 2025 - Concierto de la banda Los Zigarros
21.07.25
Musika, dantza, jolasak eta kirola protagonista Santixauen aurreko programa koloretsuan

Playback lehiaketarekin amaituko dira gaur txarangen arteko jolasak
Imagen
18.07.25
Jarduera ugari izango dugu, jaien aurreko asteburuan

Egitarauak gustu guztietarako hamabost bat jarduera eskaintzen ditu
Imagen
18.07.25
‘Gatibu’ eta ‘Los Zigarros’ taldeek Santixauei hasiera emango diete

Taldeek kontzertua emango gaur eta bihar, hurrenez hurren, San Pelaion, 23:00etan hasita