Liburutegiko lankideek Madrileko hainbat liburutegietan izan dira lan-bidaian

03.08.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiko lankide taldea orain egun batzuk Madrilen izan da, erkidego hartako zazpi liburutegi ikusi eta bertako lan moduak ezagutzeko. Lehenengo arratsaldean, Vallecas auzoko eta Luis Martin-Santos izeneko herri liburutegian izan ziren. Liburutegi hori orain dela gutxi inauguratu da, eta radio-frekuentzia bidezko identifikazio sistema du. Horren, ezaugarriak eta funtzionamendua ezagutu zuten.

Hurrengo egunean, Villanueva del Pardillo herriko udal liburutegia bisitatu zuten. Hori osorik eraberritu den eta hilabete eskas berrireki den eraikin historiko eder batean dago. Halaber, Villanueva de la Cañadako ere bisitatu zuten. Azken horrek, udalerriko ikastetxeekin lankidetzan estuan ari da eta, liburutegi biek, estatuko sari bana jaso izan dute. Beranduago, Alcobendaseko mediateken arduradunarekin elkarrizketatu ziren eta Pablo Iglesias izena duena ikusteko aukera izan zuten. Mediateka hori dagoen eraikinak, Estatu Batuetako ‘School Desing Share’ izeneko nazioarteko saria merezi izan du.

Biharamunean, Morata de Tajuña herriko udal liburutegia ezagutzera joan ziren. Liburutegi honek programa propio bat du herriko udal irratian eta bertan gonbidatu gisa izan ziren gure lankideak. Aipatu programa horren helburua irakurzaletasuna sustatzea da eta egun horretan, programa gizonaren ilargira iritsi izanaren inguruan egin zuten. Bidai hori aitzakia harturik, Julio Verneren edo Tintinen bidai eta abenturei buruz eta, ilargia gaitzat duten abestiei buruz hitz egin zuen taldeak. Ermuko udal liburutegiko hainbat bazkide eta erabiltzaileek ere parte hartu ahal i zan zuten, agurrak bidali entzuleei. Aipatu programa osorik entzun daiteke inteneten bidez, ondorengo helbidera joanda: http://bibliotecademorata.podomatic.com/

Jarraian, Mejorada del Campo herriko udal liburutegian ere izan ziren. Bertan, ‘Familian irakurtzea’ deritzan programa interesgarriaren berri jaso zuten. Programa horri esker, 2008an Maria Moliner kanpainako finalista izan zirelarik. Azkenik, Petra Ramirez, de Chinchon izeneko liburutegia bisitatu zuten, zeinak eskarmentu handia duen ‘Libroforum’ eta ‘Cineforum’ jardueretan. Zerbitzuak ‘Liburutegi Irekia’ deritzan programaren kide da eta 2004. urtean irakurtzera animatzeko kanpainaren estatuko saria jaso izan zuen.

Bisita horietan guztietan, materiala eskuratu zuen Ermutik joandako taldeak. Hori horrela, beste hainbat lekutan arrakasta lortu duten ekimenak gureganatuko ahal izango dituzte, udal liburutegietako lanari bere gainbalio aitortzen jarraituz. Lan bidaia hori egin ahal izateko, Ermuko udal liburutegiak Madrilgo Erkidegoko diru-laguntza jaso izan du, hain zuzen ere, Liburutegietako Azpiordezkaritza Orokorraren diru-laguntza.

  • Argazkian udal liburutegiko lankide taldea Madrilgo beste hainbat kideekin F.Lazaro carreter liburutegiko fatxadaren aurrean

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean
Imagen
14.05.25
'Las maravillosas olvidas' tituluko poesia erretaldia

Datorren larunbatean, 18:00etan, Martxoak 8 plazan. Euria eginez gero, elizako arkupeetan.
Imagen
Ipuin kontaketa saioa antolatu du Liburutegiak
06.05.25
Denboraldiko azken "Arratsaldean Kontu Kontari" ipuin saioa

Larunbat honetan izango da, 17:30etik aurrera, Lobiano Kultur Gunean