Bulego eta enpresa-hazitegirako Izarra eraikinaren obrak erritmo onean jarraitzen dute

04.08.09
Ekonomi Sustapena

Bulego eta enpresa-hazitegirako eraikina egiteko ''Antzibar'' enpresa egiten ari den obrak erritmo onean jarraitzen dute. Eraikinaren egitura erdia baino gehiago jada egina dago. Une honetan eraikinaren altuerak bederatzi solairu ditu altxatuta; hortaz proiektaturiko hamabietara iristeko hiru besterik ez zaizkio falta. ‘Promosa’ sozietate publikoak aurreikusi duenez egiturako enkofratu lan horiek irailaren lehen astean bukatuko dira. Enpresak abuztuko lehen eta azken astean lanean jardungo baitu normaltasunez, erdiko bietan atseden hartuta. Denbora horretan, zolatek gogortzen jarraituko dute, geroago eskorak kendu eta horiek libre eta oztoporik gabe lagatzeko.

Eraikinaren egitura eta teilatua amaitu ondoren, fatxada egiteko lanei ekingo zaie. Kanpoaldeko fatxada hori aireztatua izango da erakin inteligente honetan. Fatxada egiteko lanak, gehi igeltserotzako eta ofizioetako beste hainbat datorren irailean esleituko dira, lehiaketa ireki bidez. Aipatu lehiaketa hori zabalik dago eta beren proposamena aurkezten duen enpresetariko bati esleitu zaizkio. Nahi duten enpresa guztiek beren proposamenak aurkez ditzakete, irailaren 4era bitartean, hori barne. Enkanteak aurreikusi duen aurrekontua 2.900.970,50 eurokoa da, BEZ barne. Nolanahi ere, lanaren zenbateko hori hobegarria izan daiteke, merkeago eskainiz. Fatxada eta gainerako lanak egiteko hamar hilabeteko epea ezarri da, zuinketa-akta sinatu eta biharamunetik kontatzen hasita. Lehiaketaren inguruko informazio guztia; baldintza plegu administratibo eta teknikoak, planoak, eta abarrak, lehiaketa irekiari lotura eginez eskaintzen ditugu.

Lotutako albisteak

Imagen
28.04.25
Langile kopurua gehitu nahi baduzu edo lan bila bazabiltza...hemen duzu aukera

Enplegu-agentzia da irtenbidea; doako bitartekaritza-zerbitzua da, zeina hobetu egin duen
Imagen
04.04.25
HAZILAN +, laneratzeko programa

Kualifikaturik dauden pertsonentzako programa, enplegurako bi ibilbide dituena
Imagen
03.04.25
Ermuko TalenTIC 2025 jardunaldien egitaraua ixtear

Jardunaldiak ekainaren 11n eta 12an egingo dira Izarra Centren