Emakumeek erabakitzeko duten askatasunari buruzko mozioa onartu da

05.08.09
Erakundea

Udalbatzarrak uztaileko bere azken bileran emakumeek erabakitzeko duten askatasunari buruz EB-B taldeak proposatutako mozioa onartu du. Mozioaren testuak Ezker Batua-Berdeak talde proposatzailearen eta PSE-EE/PSOE alderdiko ordezkarien aldeko botoak bildu zituen. PP alderdiak kontrako botoa eman zuen eta EAJ-PNV abstenitu egin zen. EB-Bko Rosa Caballerok mozioaren aldeko argudio hainbat eman zituen; PPko bozeramale Fernando Lecunberrik argudioak kolokan jarri eta egungo legeria aldatu beharrik ez duelako uste. EAJ-tako Maider Totorikak gaia udalean jorratzea desegokitzat jo zuen, abstentzioaren alde agertuz, ‘Kongresuak tratatzen ari duelako’.

Natividad Alonso zinegotziaren ustez “egungo araudiak abortatzeko aurreikusten dituen egoerak eskas geratzen dira, eta eztabaidatzen ari diren aurreproiektuak bat etorri behar du gizartearen errealitatearekin”. Aukera Berdintasun eta Emakumearen alorreko ordezkariak ekimena biziki defendatu zuen, azpimarratuz erabakia eta azken hitza emakumeena dela eta “emakume guztiei lagundu egin behar zaiela, abortatzea nahi dutenei nahiz kontrakoa erabakitzen dutenei, eta beti ere, horien guztien erabakia errespetatuz’.

Onartutako testuak Eusko Jaurlaritzari eta Espainiako Gobernuari ondorengo erabaki proposamenak hartzeko eskatzen die:

  • 1. Emakumeen sexu- eta ugalketa-eskubideak garatzen dituen lege bat egitea, haurduntzaren borondatezko etendura emakumearen aukera pertsonala izan dadin.
  • 2. Haurduntzaren borondatezko etendura Zigor Kodearen baitako delitu legez definituta ez egotea, emakumearen borondatearen kontrakoa ez bada.
  • 3. Haurduntzaren borondatezko etendura batez ere osasun-sare publikoan egingo dela bermatzea:
    • Osasun arloko langileen kontzientzia-eragozpena arautuz.
    • Estatuko Osasun Sistema osorako protokolo bera landuta, lurraldean ekitatea bermatuz.
  • 4. 16 urtetik aurrerako adingabekoei erabakitzeko autonomia aitortzea, haurduntzaren borondatezko etendura egiteko inoren baimenen beharrik gabe, Pazientearen Autonomiaren 2002/41 Legea aldatuz, haurduntzaren borondatezko etendura 9. artikuluaren 4. ataletik kenduta.
  • 5. Medikuntza, erizaintza eta bestelako gizarte- eta osasun-ikasketetan abortuaren sartzea, generoaren ikuspegitik prestakuntza-ekintzak garatuz.
  • 6. Herri administrazioaren maila guztietan (Estatu mailan, toki-eremukoan) sexu-osasun eta ugalketaren hezkuntza eta informazioa areagotzeko kanpainak etengabe egitea, batez ere gazteen artean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da