Clemente zinegotziak lanaldi osoko dedikazio izango du irailetik aurrera ¡

06.08.09
Erakundea

Udalbatzarrak bere azken bileran Jose Luis Clemente zinegotziaren dedikazioa irailetik aurrera lanaldi erditik osokora luzatzea erabaki zuen. Luzapen horrek Korporazioko kideen erabateko dedikazio edo dedikazio partzialaren erregimena zehazten duen 2007ko uztailaren 12ko erabakia aldatzea dakar. 2007ko uztailaren 12ko hark xedatzen duen Felix Prolek, alkateorde eta hirigintzako arduradunak, erabateko dedikazioa izango zuela eta, aldiz, Jose Luis Araujok eta Jose Luis Clementek jardunaldi erdiko dedikazio partziala. Hortaz, irailetik aurrera bik dedikazio osoz jardungo dute eta besteak dedikazio erdiaz. Nolanahi ere, karguan erabateko dedikazioz nahiz dedikazio partzialaz arituko diren korporazioko kideen ordainsari-erregimenari dagokionez ez da aldaketarik edo igoerarik izango, egun araututa dagoen bezala bere horretan jarraituko du. Dedikazio errejimenaren aldaketak 2009ko irailaren 1etik aurrera izango du eragina. Erabakia PSE-EE/PSOE, PP eta EB-B alderdietako kideen aldeko botoekin eta EAJ-PNVren abstentzioarekin hartu zen.

Carlos Totorika alkateak batzordearen irizpena irakurri zuen eta Clementek hezkuntza kooperatiban egiten duen lana eta zinegotzi karguarenak uztartzeko zailtasunak zituela adierazi zuen. Hori ikusita, eta erakundean langileria, berrikuntza eta modernizazio atalen ardura duenez, toki-administraziorentzat duen dedikazioa luzatzearen alde agertu zen. Alkatearen esanetan atal esanguratsu horietan beharrezkoak dira hiru oin izatea: proiektuak, dirua eta pertsonak, horietako bat faltaz gero kudeaketa errenka geratuko bailitzateke. Horren aurrean, Clementeren dedikazio erditik osora luzatzea proposatu eta bozketara jarri zuen, gehiengoaren aldeko botoekin onartuz.

Lotutako albisteak

Imagen
04.12.25
2026rako aurrekontuaren zirriborroak 27,1 milioi euro aurreikusten ditu

Gobernu taldeak proposamena gaur aurkeztu du, iazkoa baino %5,11 handiagoa
Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu