Ermuak Berdintasunerako III. Plana urte amaierarako prest izango du
Emakume eta gizonen Berdintasunerako III. Plana prestatzeko lanak hasi dira gure herrian. Ekainetik martxan dira agiri hori prestatzeko hainbat ekintza eta hori sei hilabetetan egitea espero da. Hori horrela, urte amaierarako Plan berria prest edukitzea aurreikusi da. Agiria prestatzeko jarraituko den metodologia parte hartzailea izango da eta horretan ‘Daiteke’ enpresaren aholkularitza izango dugu. Agiria idazteko lanetan udal talde politikoek, udalaren sail ezberdinetako teknikariek, eta Berdintasun Kontseilua eta alorrean lanean jarduten duten hainbat gizarte eragile izango dira. Horrez gain, ekimena aurrera ateratze eta herritar nahiz eragileen parte hartzea sustatze aldera blog bat ere zabaldu da. Horretara sartzeko web korporatibo honen eskumako aldean dugun ikono morearen gainean sakatu besterik ez da egin behar (Ermua berdintasunerako puntua deritzan lekuaren gainean). Blog horretan III Planerako herritarren egin edo aurkezten dituzten iradokizun eta ekarpenak bildu nahi dira. Horrez gain, agiriak eta gaiarekin lotura eta zerikusia duten lekuetara joateko estekak ere badaude.
Planaren agiria herriko emakume eta gizonok dugun berdintasun egoeraren inguruko 2008ko azterketa oinarritzat hartuko du. Agiriak helburua, planteamendu eta gobernuaren programak jasotako udalerri proiektuarekin bat etorriko da. Hori modu transbersalean landuko da, genero mainstreaming-a eta ekintza positiboaren estrategiak uztartuz. Aniztasuna eta aurreko hobetze nahiz berritze aspektuak txertatuko ditu. Plan berria lau urtetarako izango da, eta bere baitan udal alor bakoitzerako urteroko plan operatiboak definituko ditu. Planak baliabide materialak edukiko ditu, garatu, aurrera egiteko eta ebaluatzeko. Planak lau zutabe nagusitan oinarrituko da, zeintzuk berdintasun alorrean esku hartze eremuak definituko dituen. Zutabe horiek ondorengoak dira: genero mainstreaming-a, jabekuntza eta emakumeen parte hartzea gizarte nahiz politikan, kontziliazio eta korrespontsabilitatea eta emakumeenganako biolentzia.
Azpian dagoen informazio gehiagoko atalari lasterbidez lotura egin diogu, landuko den Planaren aurkezpen dokumentua pdf formatuan osorik eskaintzeko.
Lotutako albisteak
Azaroak 25: herritarren elkarretaratzea, adierazpen instituzionala eta mobillizazio feminista
Indarkeria matxistaren aurkako Nazioarteko Egunean elkarretaratzea egingo da eguerdian plazan
Udalbatzak prestakuntza jasoko du urriko hilabete honetan