Abentura filma ikusgai izango gaueko zine emanaldian
Abentura, akzio eta fantasia filma ikusgai izango da gaur, aste honetako lehen kaleko zine emanaldian. Proiekzioa herriko Orbe Kardinalaren plazan egingo da, gaueko hamarretatik aurrera ateri jarraitzen badu. Euria egiten duen egunetan, emanaldia elizako arkupeetara eramango da. Gaurko filmaren titulua ‘En el nombre del Rey’ da. Filma Uwe Bollek zuzendutakoa da, estatubatuarra eta 2007koa. Luzemetraiak 124 minutu irauten ditu eta parte hartzen duten aktoreak, besteak beste, Jason Statham, Burt Reynolds, Ray Liotta. Leelee Sobieski, Claire Forlani eta Matthew Lillard. Emanaldia librea da eta ikusleek jarlekuak izango dituzte.
Sinopsia
Filma ‘Dungeon Siege’ izeneko bideo jokoan oinarritzen da. Erdi Aroan kontatzen den istorioa kontatzen du. Nekazari xume bat printze ausart eta heroi bihurtuko da, zeinak bere erreinua amaiera beltz eta beldurgarri batetik salbatu beharko duen.
Lotutako albisteak
‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu