Ermuko aire zabaleko zine zikloan gaur gauean 'Sukaldeko kontuak' pelikula proiektatutako da
Gaur gaueko 10etan "Sukaldeko kontuak" pelikula ikusi ahal izango dute ermutarrek. Filma betiko lekuan proiektatuko da, hau da, Orbe Kardenala Plazan.
Donostiako sukaldaritza eskola batean girotutako endreduzko komedia da Aizpea Goenagak idatzitako Sukalde kontuak; egoera xelebre ugari pilatzen ditu gidoi «sinple» batean.
Edonola ere, umoera da osagai nagusia «film koralean», nahiz eta gidoiak ez dion uko egiten kritikari, egungo gizartearen «diruzalekeriaren» kritikari hain zuzen. Izan ere, Sukalde kontuak filmak badu egile proiektu pertsonaletik.
"Nik neronek nahi nuelako idatzi dut filma, niri atera zait barrutik. Nire inguruko kontuak ikusi eta haiekin osatu dut istorioa" esan du Goenagak.
Sinopsia
Ekintza sukaldaritza eskola batean gertatzen da. Hemen ikusiko ditugu negar malkotan gure sei protagonistak (tipula txikitzeagatik, baina) azken kurtsoa amaitzekotan dabiltzan zazpi “etorkizun”:
- Alberto: bolibiar etorkina, bertako indio itxurakoa.
- “Piras”: gazte bizi eta mugitua.
- Ikerne: herriko neska gazte modernoa, baina osasuntsu itxura duena.
- Galder: gainerakoak baino helduxeagoa.
- Xalba: surflaria, taldeko “guapoa”.
- Estefanía: sukaldaritza batere gogoko ez duen neska gaztea, bere gurasoak jatetxe txiki baten jabe dira, eta haiengandik behartuta dator.
Juantxo, maisua, gizon handikote eta triperrea da, zalapartari zoroa, eta saiatzen bada ere, luma ezkutatu ezin duena. Alfer koadrila horretan zentzu apur bat jartzen saiatuko da, baina kostatako lana izango da, hain zuzen ere, arazo bat bestearen ondoren etorriko zaizkio “zerutik eroriak” bezala. Sukaldari zakar hau bere ikasleekin gogaituta bizi da, izan ere, hauek asko interes handiagoa dute porroak erretzen ibiltzeari, “sukaldaritza kulturaren” transmisore izaten ikastea baino; eta sukalde zulotik diruan ola atera eta lehen bai lehen nola alde egitea da hauek buruan duten asmo bakarra, Juantxoren desesperazioa areagotzeko. Zorionez beti izaten da harri bitxiren bat, bai, bat: Alberto, etorkina. Eta hain juxtu ere honen ama izango da, alzehimerra duen JUANTXOren ama zaintzeaz arduratzen hasi berri dena. Juantxok bere amarekin lotura handia du, eta ez da erraza izango ama ezezagun baten eskutan uztea. Ama gainera izaera biziko emakumea da, eta hila berriz, Albertoren ama, fundamentu exkaxekoa.
Egun “horretan” gainera Juantxok ezin du luzaroago jasan sukaldean dagoen kiratsa. Norbaitek janaria nonahi usteltzen utzi du, eta ezin da eraman. Garbiketa sakona egin behar da. Ikasleen protestak alferrikakoak izango dira.
Azkenean, ''Piras''ek, usainaren arrastoa jarraituz, sabaitik datorrela asmatuko du....
Lotutako albisteak

Maialen Calderonek eta Marta Fernandezek irekiko dituzte jaiak eta kartela egile katalan batena da

Antzokian, ostiralean, 20:30ean. Sarrera 8 euro balio du

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude