Sentiberatasun jardunaldiak: Sahara bihotzean

31.08.09
Immigrazioa eta nazioarteko lankidetza

Ermuko Komite Internazionalistak, Sahararekiko Elkartasun Plataformak eta Elkartasun eta Lankidetza udal Kontseiluak informazio eta errebindikazio jarduera programa antolatu du iraileko lehen asterako. Programari bihar emango zaio hasiera eta larunbatera bitartean garatuko da. Saharauiarrek basamortuan Tindufeko kanpamenduan bizi duten egoera latz eta larria agerian jartzeko eta gogora ekartzeko xedea du programak. Saharauiarrek deserriraturik bizi dira basamortuko leku latz eta antzu batean orain hogeita hamar urte, beren egoera politiko eta administratiboa argitu gabe jarraitzen duelarik. Saharauiarrek nazioarteko laguntzaren pentzutan eta horri esker bizi dira, basamortutik ezin baitute bizi.

Antolatzaileek bidegabekeri horren inguruan informatu eta sentsibilizatu nahi dute. Egitarauari bihar irailaren 1ean emango zaio hasiera, Klemen Corredera argazki erakusketa batekin. Correderak Tindufeko kanpamenduetara eginiko bidaian ateratako argazki bilduma aurkeztuko du, Lobiano Kultur Gunean, larunbatera artean. Erakusketa zabalik izango da egunero, arratsaldeko seietatik bederatzietara bitartean. Autorea erakusketa aurkezten izango da bihar arratsaldeko 7etatik aurrera. Aurkezpenaren ondoren luncha egingo da.

Egitarauak jasotako jarduerak

  • Irailak 1, asteartea
    • 19:00etan: Argazki erakusketaren aurkezpena eta luncha.
  • Irailak 2, asteazkena
    • 19:00etan: Te-solasaldia: ”Saharauarrien egoera eta umeen harrera programa udan”.
  • Irailak 3, osteguna
    • 21:30etan: Zine-kluba: ''El Sáhara no se vende'' dokumentalaren proiekzioa. Emanaldian parte hartuko dute Joaquin Calderon eta Luis Arellano, dokumentalaren autoreak.
  • Irailak 5, larunbata
    • 12:00etan: manifestazio Bilbon ''Bere herrian libre bizitzeko eskubidearen alde''.
    • 14:30etan, herri bazkaria.
    • 17:00etan, umeentzako jolasak, malabare tailerra, Zaki magoa, musika, autoak, eta abar.
    • 19:30etan, musika emanaldia Aziza Brahim et Gulili Mankoo taldeekin.

Lotutako albisteak

Imagen
19.12.25
Integrazioa eta harrera bultzatzen duten zazpi elkarte saritu dituzte Migratzaileen Nazioarteko Egunean

Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Imagen
15.12.25
Aurtengo 'Migratzaileen Nazioarteko Eguna' Ermuan ospatuko da

Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Imagen
24.11.25
Atzerritartasun Legeari buruzko informazio saioa

Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean