Herriko euskaltegiek ikasturte berrirako matrikula aldia ireki dute

01.09.09
Euskara

Herriko bi euskaltegiek hastear dagoen 2009-2010 ikasturterako matrikula gaur zabaldu dute. Matrikulazio aldia zabalik egongo da irailaren. Argibideak eta izen emateak, zentro bietako idazkaritzan bertan egin daiteke. Udal Euskaltegiak jada kalean jarri du eta banatzen hasi da aurtengo ikasturterako ezaugarrien berri ematen duten informazio kanpaina. Ikastegiak eskaintza zabala eskaintzen du. Iragarri duenez EGA azterketa prestatzeko talde berezia sortzeko eta guraso, merkatari eta etorkinen talde bereziei eguerdiko eskolak emateko asmoz dator. Euskaltegiek orotariko euskara ikastaroak eskaintzen dituzte 16 urteko gorakoentzat eta, eskaintza horren barne euskalduntze eta alfabetatzeko orotariko mailak daudelarik.

Euskaltegiak iaz bezala, eskolak astelehenetik ostegunera bitartean emango ditu, ostirala libre izanik ohiko ikastaroetako ikasleentzat. Erritmo estandarra egunean bi ordukoa izango da, nolanahi ere, aurreikusita daude beste erritmotako taldeak hartu eta eratzea. Talde horiek partaideen beharretara egokitutakoak izango dira eta, esaterako, guraso, langile etorkin edo merkatarien taldeak eratzea espero da. Eguerdiko eskolak ordu bi eta erdietatik lauretara bitartean emango dira, astean hiru egunetan. Ikasturte berri honetan aplikatuko den ikastorduaren prezio 1,17 €uro da, zerbitzua arautzen duen ordenantzan ezarritakoari jarraiki. Hori horrela, ikasleak izena ematen duen taldeak jasotzen dituen eskola orduen araberako kantitatea ordainduko du. Euskaltegiak publizitate kanpaina hasi du, herrian kartelak jarriz ditu eta etxeetako postontzietara foiletoak bidaliz. Aurtengo leloa honakoa da: ‘Tatxan… euskarak lilura zaitzala!’ Ikasleek matrikularen ordainketa bi zatitan egiteko eta bekak eta laguntza eskuratzeko aukera dute.

  • Udal euskaltegiak matrikulazio aldia eta bere ezaugarriak iragartzeko argitaratu duen bi orrikoaren barruko aldea

Kaltxango AEK

Herriko Kaltxango AEK-k ere matrikulazioa ireki du gaur, irailaren 30era bitartean izenak hartuko dituelarik. Ikastegiak ordutegi zabal eskaintzen du, goizez, eguerdiz, arratsaldez eta gauez. Kaltxangok maila guztiak eskainiko ditu: euskalduntzea, hasiera, oinarrizko, goi-maila eta EGArako bidea, hobekuntza, mintzapraktika eta on-line bidezko ikastaro osagarriak. Zentroak gure udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren diru-laguntzak jasotzen ditu. Argibideak eskatu eta izen-emateko Bizkai Etorbidearen 13 etxabeko egoitzan, kaltxango@aek.org. posta elektronikoan 943 171940 telefonoan egin daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko