‘Gure Agenda’ren iraileko ale berria prest eta indarrean

01.09.09
Euskara

Hilero herrian euskaraz egiten diren jarduerak biltzen ditu ‘Gure Agenda’ izeneko ekimenak. Irailak ale berri bat ekarri digu, aurtengo zortzigarrena, hain zuzen ere. Honakoa, esan bezala, argia ikusi duen zortzigarren alea da, eta udaren bueltan indarberritua dator. Hortaz, hasi berri dugun hilabete honek ere euskaraz bizitzeko eta hizkuntza praktikatzeko aukera franko eskainiko digu ermuarroi. Iraileko agendan , besteak beste, euskaltegiek euskara ikasteko eskaintzen diguten aukera jasotzen da, haurreskolako matrikula aldia, baita Euskal Birusak urtero antolatzen duen postal lehiaketa, Sokaide, Suharri eta Irulitxa taldeen emanaldiak, beste gauza askoren artean. Betiko legez, agenda udal euskara eta kultura zerbitzuek bultzatzen dute eta, horretan, Euskal Birusa eta Txindurri taldeen, herriko euskaltegien, Albokaren Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza jaso dute.

Lotutako albisteak

Imagen
11.12.25
Olentzero, gure eskutitzen zain

Edozein herritarrek har dezake parte eta opariak zozketaz erabakiko dira
Imagen
04.12.25
J. Ibaibarriaga XXXII. Literatur Lehiaketako sariak banatzeko ekitaldia

Euskararen Egunean, egindako jaialdian Ermua Antzokian
Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin