Extremaduraren bandera Ermuko Udaletxean jartzeko ekitaldia

07.09.09
Gizartea

Extremadurako Eguna ospatzeko asmoz, datorren irailaren 8an (asteartea) Eskualdeko Zentroaren arduradunek Ermuko Udaletxean Extremaduraren bandera altxatzeko ekitaldia aste bat aurreratzea erabaki dute. Hori dela eta, atzo goizeko 12:00etan Ermuko hirugarren alkateordeak (Víctor Ferrero) Extremadurako Zentroaren lehendakaria (Sebastián Maeso Sánchez) eta Extremadurako Elkarteen Federazioaren lehendakariordea (Diego González Jara) udalbatza-aretoan hartu zituzten. Gainera, Extremadurako Elkartearen makina bat bazkide bildu ziren udalbatza-aretoan ekitaldia ikusteko.

Ekitaldia bai umila bai hunkigarria izan zen. Extremadurako Zentroaren lehendakariak Ermuko Udalak, Sestaoko Udalaren ostean, Extremadurako bandera altxatzen duen Euskadiko bigarren herria dela adierazi zuen. Horretaz gain, Ermuko Udalaren udalbatzaren eta Extremadurako Elkarteen Federazioaren lankidetza eta laguntzaeskertu zuen. Beste aldetik, Victor Ferrero hirugarren alkateordeak adierazi zuen ekitaldi sinbolikoa izan arren, ekitaldiak Ermuan kultur mota guztiak normalki bizi ahal direla egiaztatzen du. Gainera, bildutako jendeari eskertu zion ekitaldira etortzeagatik eta gonbidatu zion datorren urteko ekitaldira. Azkenik, Diego González Jarak esan zuen Euskadiko beste herri batzuk interesatuta zeudela ekitaldi mota hau egiteko eta berak espero duela denbora gutxi barruan ekimena berbera egingo dutela. Bandera altxatu baino lehen, udalbatza-aretoan abestu zen Extremadurako himnoa. Ekitaldia bukatzeko, Extremadurako Zentroaren lehendakaria, Extremadurako Elkarteen Federazioaren lehendakariordea eta hirugarren alkateordea Ermuko Udalaren bigarren solairura igo ziren eta fatxada nagusian Extremadurako bandera ipini zuten. Han egongo da datorren asteartea arte (Extremadurako Eguna). Bandera ezarrita, jendea Extremadura Zentrora joan zen lunch dastatzera.

     
Extremadurako Eguna ospatzeko ekitaldiak
Egunak Ekitaldiak
Irailaren 12an (larunbata) Comienzo de las actividades con el juego extremeño de naipes.
Irailaren 13an (igandea)
  • 13:00ean: extremadurar mezua ospatuko da eta zentroaren koruk, ''Flor del Tomillo'' izenekoa, abestuko du.
  • 14:30etan: anaitasun-bazkaria.

Ekitaldi hauek ospatuz gain, Ermuko Extremadurako Zentroak, ehun bazkide inguru duena, urtean zehar hainbat ekitaldi antolatzen ditu: Errege-kabalgatan Ermuko zentro gainerakoarekin batera parte hartzen du, urtarrilaren azken asteburuan ohiko extremadurar txerri-hilketa egiten du, eta otsailan fundazioaren urteurrena ospatzen du. Gainera, Aste Santuan Extremadurara joateko ibilaldia antolatzen du eta ekainean Aste Kulturala antolatzen du. Azkenik, Ermuko jaiaren lehengo igandean Eskualdeen-Egunean Ermuko zentro gainerakoarekin batera parte hartzen du.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean