Miguel Angel Blanco kiroldegiko igerilekuak irekita daude

08.09.09
Kirolak

Aurreikusita zenez, atzo Miguel Angel Blanco kiroldegiko igerilekuak normalki ireki ziren, bi hilabete inguru eta gero. Lanak pasa den uztailaren 20an hasi ziren eta aste honen hasieran bukatu ziren.

Lanak igerileku handiko hodiaren sakontasuna murrizteko egin dira, baina aldi berean, beste gauza batzuk beharrezkoak zirenak, egin dira. Igerilekuaren zorua iragazgaitu da, 10 urte eginda ondoren filtrazio txiki batzuk hormigoian zehar aurkitu ziren eta. Gainera, Eusko Jaurlaritzak adierazten dituen araudiak orain hobeto betetzen dira. Azkenik, aintzinako estaldur zeramikoa kendu da eta ez labaintzeko beste bat ipini da.

Egindako lanei esker, ura-kontsumoa murriztea posible izango da eta, aldi berean, behar den energia ura berotzeko. Beste oinur bat garrantzitsua dena da, zalantzarik gabe, sakontasun berriari esker posible izango da hainbat kurtso egitea, esate baterako matro-natazioa, Aqua-gyma, Aqua-jazza, eta abar. Hori dela eta, gaur bertan lehengo ''Aqua-gym''a klase egin da eta parte hartzen duen jendea oso gustura zegoen. Gogor dezagun, orain igerileku handiaren sakontasuna da 1,40 metro alde batean eta 1,20 metro beste aldean.

Bihar goizean, udal korporazioa joango da hainbat lanak bisitatzera, besteak beste, Miguel Angel Blanco kiroldegiko igerilekuan egin dena.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira