Bihartik larunbatera bitartean udako generoa azokan eskainiko

09.09.09
Gizartea

Herriko merkatariek Azoka berezia egingo dute bihartik larunbatera bitartean, udako azken generoari irteera emateko xedez. Udako denboraldi eta merkealdia amaitutzat eman denez gero, oraindik saldu gabe geratu diren produktuak eskainiko dira merke eta azkenengoz. Ermuko Merkatari eta Ostalari Elkartea da ekimenaren antolatzailea eta bertako bulegotik iragarri dutenez, ekimean erabiliko duten leloa “Orain duzu eskuratzeko aukera ezin hobea. Lortzeko azken aukera” izango da.

Azoka Orbe Kardinalaren plazan egingo da, ostegunetik larunbatera bitartean. Ostegun eta ostiralean azoka goiz eta arratsaldez izanen da zabalik, goizeko 10etatik ordu 1 eta erdietara bitartean eta arratsaldeko 4 eta erdietatik 8etara. Azoka horretara herriko hamabi establezimendu bilduko dira. Elkarte antolatzaileak gure udaletxearen laguntza jaso du. Azokan gizon, emakume eta umeentzako jantzi, lentzeria, barruko arropak eta osagarriak eskainiko dira.

Azokan parte hartuko duten establezimenduak ondorengoak dira: Gauzak, Peque´s, Margel, Marisa, Angela, Elastic, Gutierrez, Arrate, Kenke, Boress, Izagirre eta Horacio.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan