'Udako liburua' aukeratzeko lehiaketa berria martxan

10.09.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak aurtengoan ere “Udako liburua” izenaz ezagutzen den lehiaketa antolatu eta iragarri du. Lehiaketa horren bidez irakurle eta erabiltzaileek uda honetan irakurri dituzten liburuetatik gustukoena proposatzeko aukera izango dute. Irakurle eta liburutegiko bazkideek irailaren 30era bitartean dute epea beren proposamenak aurkezteko.

Parte hartu nahi duten pertsonen liburutegiak plazaratu duen fitxa-eredua bete eta entregatzea besterik ez dute. Proposatu daitezkeen tituluak liburutegiak berak ekainean udarako proposamenez argitaratutako gidan gomendatzen zituenetatik edo bestelakoak izan daitezke. Azken aukera hori egiten dutenek, autorearen izena eta liburuari dagokion bibliografia-datuak adierazi beharko dituzte. Parte hartu nahi dutenek fitxak euskaraz nahiz gazteleraz betetzeko aukera dute.

Parte hartzaile guztien artean hainbat liburu eta zine-sarrera zozketatuko dira, lehiaketa ixten den egunean bertan, hots, irailaren 30ean (asteazkena). Jarduera honen bidez irakurleen zaletasunak ezagutzeko bide da, irakurzaletasuna bere sustatzeaz gain.

  • Irakurtzaletasuna eta adina ez dator bat. Irakurtzea gustatzen zaionarentzat edozein une eta leku aproposa da horretarako.

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte