Folk musikak herriko bazter guztiak harrotuko ditu asteburu honetan

11.09.09
Kultura eta Gazteria

Folk taldeentzako Ermuan urtero antolatzen dugun lehiaketa asteburu honetan jokatu eta erabakiko da. Finalean arituko diren taldeek elkarren artean nor baino nor arituko dira, 3000 euroko lehen saria irabazteko helburuarekin. Bigarren postuan sailkatzen den taldeari 1.500 euro emango zaizkio. Lehiaketa eta saria eskuratzeko taldeok zuzenean jo beharko dute herriko plazan, ordu bete inguru. Emanaldiak ostiraletik igandera bitartean gauzatuko dira Orbe plazan. Aurtengoan folk musikaz gozatzeko aukera zabalgoa izango da, entzute soilaz gain musika eta instrumentuak jotzeko eta horiekin praktikatu eta ikasteko aukera izanen baita hainbat tailerretan. Hori horrela, txalaparta, whistle, bouzouki, Gaita, gitarra, Uillean Pipe eta biolinera hurbiltzeko tailer irekiak egingo dira.

Finalerako sailkatu diren taldeek eskainiko dituzten zuzeneko emanaldi horietan tartekatuta herriko hainbat talde eta musikari ospetsuk ere arituko dira. Ikusmin gehien piztu duen emanaldi nagusia, larunbat gauean Kanadako ‘Mavaus Sort’ taldeak emango duena izango da. Talde kanadarra bira egiten ari da Espainian zehar eta aurreko astean Getxon izan zen emanaldia ematen, jarraian Totorsara joan da eta bihar gure plazan izango, Tarragonarako bidea hartuz jarraian. Lehenengo bi talde finalistak gaur iluntzean joko dute. Eta horien ondoren, plazan izango dira, iazko txapeldunak ere, Vallarna taldeko kideak.

Finalean sartu direnak ondokoak dira: “Quamlibet” (Valentziakoa); “Sokaide” (Arabakoa); “Lochlainn” (Valentziakoa), “Zambaruja” (Valladolidekoa) eta “Duo Nua” (Madrilekoa). Zerrendatutakoetatik lehenengo biek gaur bertan joko dute, iazko irabazleekin batera. Hirugarrenak bihar joko du eta azken biak igandean, hain zuzen ere. Zuzeneko kontzertuak herriko plazan emango dira arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera.

Gaur emanaldia emango duten taldeek ondorengoak dira:

  • 18:30etan: “Quamlibet” Valentziakoak.
  • 19:45etan: “Sakaide”, Arabarrak.
  • 23:00etan: “Vallarna”, Valladolidekoak eta iazko txapeldunak.
  • 00:30etan: "Flipin Folk" ermuarrak, gonbidatu gisa.

Argibide eta datu gehiagorako, ikus programa beheko informazio gehiago lasterbidearen bidez.

  • Mauvais Sort talde kanadarra osatzen duten musikariek

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu