Kiroldegiko kafetegiaren zerbitzua esleitzeko, UKEk lehiaketa irekia deitu du

15.09.09
Kirolak

Udal Kirol Erakundeak lehiaketa irekia deitu du kiroldegiko kafetegiaren eta bere instalazioetan edari freskagarri edo jakiak saltzeko dituen hiru makinen zerbitzua esleitzeko. Kontratua lehiaketa ireki bidez esleituko da, eta enpresa esleipendunak urtean 10.960 euroko saria ordaindu beharko du. Zerbitzuaren ustiapena urte baterako eskaintzen da, zeina beste batez luzatu ahal izango den, alderdi biek ados egonez gero. Udal kiroldegiko kafetegira sartzeka bi aukera daude: institutuko erabiltzaile abonatuek erakundetik barnetik nahiz kaletik sartu daitezke bertara eta, abonatu ez diren herritar orokorrek, Zeharkale sarrera libretik sar daitezke hain zuzen ere. Kiroldegiko kafetegia osorik jantzita dago zerbitzua eskaini ahal izateko, altzaria keta ostalaritzako tresneria profesionala baititu. Azpiegituren artean, sukaldea ere badago, bertan egunero janariak ematen baitira.

Udal Kirol Erakundeak deialdiaren berri zehatza ematen duen iragarkia argitaratu du, Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 175. zenbakian, irailaren 14ko atzoko alean hain zuzen ere. Lehiaketa honetan parte hartzeko interesa izan dezaketen pertsonak edo enpresak beren proposamenak kirol erakundearen bulegoan aurkeztu beharko dituzte irailaren 29ko ordu biak baino lehen. Proposamenarekin batera deialdiaren baldintza pleguetan eskatutako agiri ereduak beteta aurkeztu beharko dituzte. Agiri guztiak UKEko egoitza den Miguel Angel Blanco kiroldegiaren bulegoetan jaso daitezke. Kiroldegiaren helbidea eta telefonoa ondorengoak dira: Diputazio kalea z/g eta 943 17 92 16 zenbakia. Halaber, agiriak internet eta web-gune korporatibo honetatik –iragarki-oholetik- bertatik behera ekar daitezke.

Lotutako albisteak

Imagen
Espacio termolúdico y de spa en la piscina del polideportivo de Ermua
10.02.26
Mantentze lanak egingo igerileku txikian, span, lurrun-bainuan eta saunan

Igande arratsetik asteazkenera bitartean zerbitzuz kanpo egongo eta ezin izango dira erabili
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira