J. Ibaibarriaga literatur lehiaketa zabalago eta sari gehiagoz dator XVI. edizioan

15.09.09
Euskara

Ermuko gazte eta helduen artean euskaraz idazteko zaletasuna pizteko asmoz, Euskal Birusa Elkarteak eta Udaleko Euskara Sailak "Juanita Ibaibarriaga" sariaren XVI. edizioa aurkeztu dute. Lehiaketa honetan ermuar guztiek parte hartu ahal izango dute ondorengo bi modalitatean:

1. Modalitatea: Ipuin lehiaketa. Lehen Hezkuntzako 3. mailatik DBHko 2. mailara arteko ikasleek dute aurkezteko aukera. Kurtsoko eskola material zein liburu edo jostailuetan jasoko duten 40 eurotako erosketa txeke bana izango da saria.

2. Modalitatea: Erreportaia, 1998. urtean edo lehenago jaiotakoek har dezakete parte. Modalitate hau berria da. Erreportajearen egilea pertsona bakarra edo taldea izan daiteke. Gaia, Ermua herriarekin zerikusia duten elkarrizketak, aipamenak edota dokumentuak izan daitezke eta 4600 eta 5600 karaktere artekoak izango dira. Honen irabazleek 400 eurotako saria jasotzeaz gain, herriko ‘Drogeteniturri’ aldizkarian ikusiko dute erreportajea argitaraturik.

Lanak urriaren 23ra arte aurkeztu ahalko dira Udaletxeko Euskara Sailean zein Euskal Birusako egoitzan (Erdikokale 2-1, 48260 Ermua) eta sari banaketa azaroaren 26an izango da Lobiano kulturgunean, arratsaldeko 18:00etan.

Lotutako albisteak

Imagen
12.11.25
Olaia Inziartek bere bigarren diskoa aurkeztuko du Ermua Antzokian

‘Zerrautsa' emozioen kantua da, partekatzeko diren letra eta musikarekin
Imagen
05.11.25
Dena prest XXXV. San Martin azokarako

Aurtengoa animaliarik gabeko edizioa izango da
Imagen
03.11.25
Gabon Negulekuetarako izen-emateak asteazkenean zabalduko dira

Familiek azaroaren 5etik 13ra arte aukera izango dute seme-alabak inskribatzeko