Gaur egin dezakezunik, ezazu biharko utzi!

17.09.09
Udal Liburutegia

Udal liburutegiak badaki oporretatik bueltan eta udazkenero proposamen berriak egin ohi ditugula. Hori horrela, hogeita hamar bat liburu eta aldizkari aukeratu ditu bakoitzak bere buruari jarritako erronka edo eskakizun hori betetzen laguntzeko asmoz. Material guzti hori bildu eta erakustegi batera bildu eta eskura jarri digu.

Hizkuntza ikasi nahi dituztenentzat aukera zabala da: ingeles, frantses edo arabiarra ikasteko metodoak jasotzen dituzten liburuak baitaude. Aldiz, asmoa errumanieraz, italianoz, edo portugesez hitz egiten dutenekin elkar ulertzea bada, badago ere zer aukeratu, hitz egiteko liburu txiki oso praktikoak baitaude. Sukaldaritza ikasi, arazo informatiko edo mekanikoei aurre egin, bloga idatzi edo bestelako hainbat jarduera askoz errazagoak izango zaizkigu material horri esker.

Norberari agindutakoak gorputza zaintzearekin loturik badago, aukeran, dieta egiteko, sasoian jartzeko, oinak eta azazkalak zaintzea edo orrazten ikasteko , aleak izango zaizkigu erabilgarri. Horrez gain, erretzeari uzteko, luzaketak egiteko, edo oinez ibili, trekkinga egin edo mendiko bizikletan bidaiatzekoak ere badaude.

Eskulanak ezin dira ahantzi, hortaz korapiloak egiten edo decoupage izeneko teknika ikasteko aukera ere izanen dugu. Azkenik, ongi bizitzeko arteaz edo lagunei xakean irabazteko teknikei buruzko bitxikeriak ere bertan izango ditugu. Zer aukeratu, gure erabakia da.

  • Argazkian eskainitako materiala eskaini eta biltzen duen erakutegiaren zehetasuna ikus dezakegu

Lotutako albisteak

Imagen
26.01.26
Datorren larunbatean, aurtengo lehen ‘Story time’ saioa egingo da

Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte