Mudo-Drogot elkarteak drama eskainiko du gaur zine-klubean

17.09.09
Gizartea

Herriko Mudo-Drogot elkarteak iraileko zine-klubaren emanaldiekin jarraituko du, gaurkoan hileko bigarrena eskainiz. Arratsaldeko eta gaueko emanaldian ‘Capitán Abu Raed’ titulukoa emango da. Filma jordaniarra eta iazko 2008koa da. Zuzendaria Amin Matalqa, zeinak komedia honen gidoian ere parte hartu duen. Parte hartzen duten aktoreak ondorengoak dira, besteak beste: Nadim Sawalha, Hussine Al-Souse, Udey Al-Qadise, Madim Mushahwar, Faisal Majali, Khaled Al-Safi, Mohammad Qteshat eta Rami Samara. Jordaniak ingelesez ez zen pelikula onena gisa aukeratu zuen, Oscar sarietarako.Ikusleen saria jaso zuen 2008ko Sundance jaialdian, atzerriko filmen kategorian. Emanaldia librea da eta Lobiano Kultur Gunean proiektatuko.

Sinopsia

Abu Raed nazioarteko Amman aireportuko langile bakartia da, garbiketa taldeko kide dena. Munduan zehar bidaiatzeko nahi eta ametsa izan du betidanik. Amets hori Ezin izan duenez bete, liburuak irakurri eta bidaiari bat edo bestearekin hitz egin ohi du. Egun batean, pilotu kapitain baten boneta aurkitzen du zakarrontzian. Boneta buruan jantzi eta etxerantz abiatzen da. Auzoko mutiko batek Abu ikusten du boneta jantzita daramanean, pilotutzat hartuz. Hurrengo egunean bere etxeko ate aurrean ume talde bat bere zain du, pilotua dela uste baitute. Taldea eta garbitzailea lagun egingo dira. Lagunak izateko pozaz, umeei imajinazioaz bidaiatzen laguntzen die asmatzen dituen istorio eta kontakizunen bidez.

Lotutako albisteak

Imagen
16.05.25
Ziurgabetasunak eragiten al dio talentuari? Zenbateraino? Enpresa edo herri-administrazioetan maila berdinean?

Gai horiek jorratuko dira ekainaren 11 eta 12ko Ermua TalenTIC 2025 jardunaldietan, Izarra Centre-n
Imagen
16.05.25
M17: LGTBIfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeek sentsibilizazio kanpaina hartuko dute datorren astean
Imagen
16.05.25
Ivan Repila idazleak amaiera emango dio irakurketa klubari, saio irekian

Asteazkenean, hilaren 21ean, 19:00etan, izango da Lobiano Kulturgunean